Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Change the Change konferentzia Berdeago azokan aurkeztuko da, hau da, ingurumen-jasangarritasunaren euskal azokan

Argitalpen-data: 

Ihobeko zuzendari nagusia den Jesús Losada, Berdeago azokaren inaugurazioan, Durangon
  • Ihobe, Eusko Jaurlaritzaren ingurumen-jarduketarako sozietatea, Durangoko azokan (Bizkaia) egongo da datozen bi asteburuetan, bere Ekoetxea ingurumen-zentroen sarea ezagutzera emateko, eta baita martxoaren 6tik 8ra Donostiako Kursaal Jauregian egingo den klima-aldaketari buruzko konferentzia ere.

Ihobe, Eusko Jaurlaritzaren ingurumen-jarduketarako sozietatea, Durangon (Bizkaia) egongo da datozen bi asteburuetan, Berdeago azokan; bertan, stand baten bitartez, ezagutzera emango du bere Ekoetxea ingurumen-zentroen sarearen jardueren eskaintza zabala eta, bereziki, martxoaren 6tik 8ra Donostian egingo den ‘Change the Change’ Klima-aldaketari buruzko Nazioarteko Konferentzia aurkeztuko du.

Berdeago, ingurumen-jasangarritasunaren euskal azoka, bi esparrutan bereizten da. Alde batetik, Energy asteburu honetan egingo da, otsailaren 1etik 3ra, efizientzia energetikoaren, mugikortasun jasangarriaren eta ingurumen-berrikuntzaren azken nobedadeak ezagutzera emateko. Beste alde batetik, otsailaren 9 eta 10ean Berdeago Nature antolatzen da; bertan, elikagai ekologikoak eta 0 kilometrokoak aurkezten dira, eta baita ekonomia sozialarekin, osasunarekin eta ongizatearen lotutako standak ere, proiektu sozialekin batera.

Eremu horren baitan, Euskal Jaurlaritzaren sozietate publikoa bere ekimen berritzaileenetako batzuk aurkeztera joango da azokara. Klima-aldaketa da bizitzaren alderdi guztietan eragin handiena duten arazoetako bat, eta, alde horretatik, Eusko Jaurlaritza zenbait norabidetan ari da lanean.

Urteko une garrantzitsuenetako bat Change the Change Konferentzia izango da; izan ere, 600 pertsona bilduko ditu Donostiako Kursaal Jauregian, zortzi tematikari buruzko hitzaldiak eskainiko dituzten berrogeita hamar aditurekin.

Ihobek Berdeagon izango duen standak leku berezia eskainiko dio konferentziari. Izatez, beraren zuzendari nagusi Jesús Losadak esan du gaur, azokaren inaugurazioan, Change the Changek “mugarri bat jarriko duela Euskadik berokuntza globalari eta haren ondorioei aurre egitera zuzentzen duen ekintzan”.

Change the Changera zuzendutako espazioa baliagarria izango da programa, hizlariak eta tematikak ezagutzera emateko Durangoko azokako bisitariei. Konferentzia Euskadiko Klima Aldaketaren lehenengo astearen baitan egingo da. Izan ere, Asteklima izenarekin, aste hori euskal lurraldeko hainbat lekutan antolatuko da 2019ko martxoaren 1etik 10era, publiko guztiei zuzendutako jarduera-egutegi zabal batez. Asteklimaren helburua da herritarrak konpromiso pertsonalerantz mobilizatzea, klima-aldaketaren aurrean, premisa batez: ekintza orok, txikia izan arren, badu bere eragina.