Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

URAk Fadurako zubi berria egiteko lanak hasi ditu

Argitalpen-data: 

Fadura

Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailari atxikitako Uraren Euskal Agentziak Fadurako zubiaren ordez beste bat egiteko aurretiko lanak hasi ditu dagoeneko. Inguru horretan Gobela ibaiaren gaitasun hidraulikoa hobetzeko gaur egun uraren agentzia egiten ari den obraren barruko lanak dira.

Fadurako egungo zubiaren ordez beste bat eraikiko dute tipologia berriarekin, metro bat garaiagoa izango dena eta tamaina handiagoa edukiko duena, ibaiko ibilgua zabalagoa delako.

Aldez aurretik, behin behineko pasabidea ipini behar izan da, zubia ordezkatzeko lanak egiten diren bitartean oinezkoei bidea emateko. Pasabide horren bitartez sarbidea erraztuko da kiroldegiko instalazio desberdinetara eta egungo zubitik doazen zerbitzuak ere handik desbideratuko dira. Pasabide hori uztailaren hasieran irekiko da, orduan hasiko baita zubi berriaren eraikuntza

Sarbide berriak ibilgailu eta oinezkoentzat

Lanak egiten diren bitartean, igerilekuen eremutik frontoietako aparkalekura sartzeko bidea itxita egongo da. Horregatik, Bolueko futbol zelaietako inguruetara, Fadurako kirolarien egoitzara eta frontoietako aparkalekura iritsi nahi duten ibilgailuek, Iturgitxi kaletik sartu beharko dute. Era berean, ateratzeko ere Iturgitxi kaletik aurrera egin beharko da gaur egun ezarrita dagoen noranzkoari jarraituz.

Behin behineko pasarelatik oinez edo bizikletaz hurbiltzen diren erabiltzaileak igaro ahalko dira. Horregatik, ahal den neurrian autorik ez erabiltzea eskatzen da, edo, bestela, Aiboako Getxo II Institutu zaharrean eta Larrañazubiko ibilgailuen depositu zaharrean aldi baterako atondu diren aparkalekuak erabiltzea gomendatzen da; bata zein bestea, kiroldegitik 5 minutura daude oinez.

Halaber, Fadurako kanpoaldera oinez sartzeko bidea ere errazten du Getxo Kirolakek, Oicosa eta Iturgitxiko ateetatik. Bi ateak irekita egongo dira, astelehenetik ostiralera, 16:30etik 22:30era eta, asteburuetan, 8:00etatik 22:30era.