Hezkuntza Saila

Onarpena. Batxilergoa

 2018-2019 Ikasturtea

inskripzioa on-line

Eskuliburua. Onarpen-eskabidea on-line

Helbidearen hurbiltasunak emandako puntuak

 

 Arautegia

  • 1/2018 Dekretua, urtarrilaren 9koa, ikasleak onartzeko eta eskolatzeko prozedura arautzen duena hezkuntza-arloko eskumena duen sailaren mendeko Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetan nahiz itunpeko ikastetxe pribatuetan (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa eta Oinarrizko, Erdi-mailako eta Goi-mailako Lanbide Heziketako ikasketetan), baita oinarrizko lanbide heziketa ematen duten udal-titulartasuneko ikastetxe publikoetan ere (EHAA, 2018-01-12)

  • Agindua, 2018ko otsailaren 23koa. Honen bidez, 2018-2019 ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publiko eta itunpeko pribatuetan Batxilergoko ikasleak onartzeko eskabideak aurkezteko egutegi komuna ezartzen da; era berean, jarraibideak onartzen dira ikasleok onartzeko eta hezkuntza-maila horretan irakaskuntza ofizialak ematen dituzten ikastetxe guztietan matrikulatzeko. (EHAA, 2018-03-15)

 Egutegia

  • Eskabide betetzeko epea:
    • On-line: 2018ko maiatzaren 2tik 13ra arte  (beharrezko dokumentazioa gehitu beharko du, eskaneatuta). Ikastetxeak dokumenturen bat konpontzeko eskatzen badu, dokumentazio hori eskaneatuta gehitu ahal izango da maiatzaren 14ra arte)

    • Ikastetxean eskaerak: 2018ko maiatzaren 2tik 14ra arte
  • Onartuen eta ez onartuen behin-behineko zerrendak: 2018ko ekainaren 1ean. Zerrenda guzti hauek ikusgai egongo dira eskatutako lehenengo ikastetxean
  • Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egiteko: 2018ko ekainaren 6ra arte
  • Eskabideari uko egiteko: 2018ko ekainaren 6ra arte
  • Onartuen eta ez onartuen behin betiko zerrendak: 2018ko ekainaren 12an
  • Lehenengo aukeran eskatutako ikastetxean onartu gabe gelditu diren ikasleei beste ikastetxe batean plaza bat esleitzeko: 2018ko ekainaren 18a
  • Matrikularen formalizazioa: 2018ko ekainaren 20tik uztailaren 6ra arte
  • Behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzeko: 2018ko uztailaren 12ra arte

 Dokumentazioa

  Maiz egiten diren galderak

 Prestakuntza-ibilbideak

 Helbide interesgarriak

Onarpen-eskaera izapidetzeko informazio orokorra eskuratzeko: Zuzenean - herritarrentzako zerbitzua. Era berean, eta edozein argibide edo laguntzetarako dagokion Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzara jo behar da:

  • Arabako Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritza

San Prudencio, 18 behea. 01005 Vitoria-Gasteiz

Tel.: 945.01.72.00 / Fax: 945.01.72.01

E- mail: huisareg@euskadi.eus

  • Bizkaiko Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritza

Gran Vía, 85. 48011 Bilbao

Tel.: 94.403.10.95 - 94.403.10.96 - 94.403.10.94 - 94.403.10.69 / Fax: 94.403.10.48

E- mail: huisbreg@euskadi.eus

  • Gipuzkoako Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritza

Andia, 13. 20004 Donostia-San Sebastián

Tel.: 943.02.28.50 - 943.02.28.52 / Fax: 943.02.28.51

E- mail: huisgdel@euskadi.eus