Lehendakaritza

2014ko «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programarako lankidetza-proiektuak aurkezteko deialdia

LABURPENA
Titulua:
2014ko «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programarako lankidetza-proiektuak aurkezteko deialdia
Xedea:

Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2014ko «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programarako lankidetza-proiektuak aurkezteko arauak ezartzea, bai eta proiektu egokienak aukeratzeko ere, eta Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan hautatutako gazteak partaide direneko proiektuak dituzten entitate onuradunei diru-laguntza bat emateko baldintzak ezartzea ere.

Diru kopurua:

45.000 euro

Deialdiaren araudia:
  • AGINDUA, 2013ko abenduaren 4koa (BOPV Zk. 237/2013)

    AGINDUA, 2013ko abenduaren 4koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, zeinek garapen-lankidetzarako entitateei dei egiten baitie Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2014ko «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programarako proiektuak aurkez ditzaten.

ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Deialdia egiten duen organoa:
Gazteria eta Kirol Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Gazteria Zuzendaritza
Egitura atal ebazlea:
Gazteria eta Kirol Zuzendaritza
Bertan emandako arreta:

Herritarren arretako bulegoak:

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Telefono bidezko arreta:

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.

  • Telefono bidezko arretarako ordutegia:
    Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
  • Telefono-zenbakia:
    Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
    Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
    Atzerritik: 00 34 945 018000
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Herritarren arretako bulegoak
  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Itzuli Herritarren arretako bulegoak
  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan hautatutako gazteak partaide direneko proiektuak dituzten entitateei zuzendutako diru-laguntzak.

Agindu honen bidez ezarri nahi dira Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2014ko «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programarako lankidetza-proiektuak aurkezteko arauak, bai eta proiektu egokienak aukeratzekoak ere. Agindu honen helburua da, orobat, Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan hautatutako gazteak partaide direneko proiektuak dituzten entitate onuradunei diru-laguntza bat emateko baldintzak ezartzea.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Garapen-lankidetzarako entitateak

Dagokion erregistroan formalki eratuta eta inskribatuta egotea.
Estatutuetan beren-beregi adieraztea entitatearen helburuetako bat dela Hegoaldeko herrialde pobreetako garapena bultzatzeko proiektuak egitea, edo, bestela, dokumentazio frogagarriaren bitartez egiaztatzea entitateak bi urte jarraian gutxienez daramatzala alor horretan lanean.
Irabazi-asmorik ez izatea. 
Euskadiko Autonomia Erkidegoan egoitza zentrala edo ordezkaritza iraunkorra edukitzea. Horri dagokionez, entitateak Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-oinarriko (bazkideak, boluntarioak edo antzekoak) egitura esanguratsuak dituenean (eta hori agiri bidez egiaztatzen duenean) ulertuko da ordezkaritza iraunkorra duela. Kasu horretan, ordezkaritza iraunkorrak eskaera aurkezteko erantzukizun zuzena hartzen du bere gain, bai eta erakunde onuradun moduan dagozkion konpromisoak ere.
Zigorrik ez izatea, kasuan kasuko zigorrak ezarritako epean, laguntza publikoak lortzeko; baita sexu-bereizkeria dela-eta zigorrik ez izatea edota laguntza horiek eskuratzeko gaitasuna kentzen dien legezko debekurik ez izatea ere.
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta edukitzea.

PRESTAZIOA
Dotazioa:

450 euroko laguntza emango zaio deialdi honen bidez aurrez hautatutako proiektuan inkorporatutako gazte bakoitzari, Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan hautatutako gazteen egonaldi eta mantenu gastuak zati batean ordaintzeko.

Ordainketa modua:

Entitate onuradun bakoitzari emandako laguntza edo laguntzak ordainketa bakar batean gauzatuko dira, behin hura justifikatu eta gero.

TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
ERANSKINAK (I, II, III, IV) ETA DOKUMENTAZIO OSAGARRIA
ERANSKINAK (I, II, III, IV) ETA DOKUMENTAZIO OSAGARRIA:
«Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programarako lankidetza-proiektuak aurkezteko eskabidea
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • DOKUMENTAZIO OSAGARRIA

    a) Erakunde eskatzaileari dagokion dokumentazioa:
    – Eskabide-inprimakia (I. eranskineko ereduaren arabera). Bertan, entitate eskatzailearen datuak agertuko dira, legezko ordezkariaren datuak eta ordainketak agintzeko dokumentazioa ere. Inprimakia, behar bezala beteta, entitate eskatzailearen legezko ordezkaria den pertsona fisikoak sinatu beharko du.
    – Estatutuen fotokopia (pertsona juridikoaren izaera dela-eta estatutuak edukitzea beharrezkoa bada indarreko legeriaren arabera) edo, erakundearen izaeraren arabera eratze-eskriturarena.
    – Pertsona juridikoaren legezko ordezkari den pertsona fisikoaren NANaren fotokopia, baita ordezkari horrek eskaera egiten duen egunean duen boterearen kreditazioa ere, bai ahalordearen eskrituraren kopiaren bidez bai, hala badagokio, dagokion organoak emandako ziurtagiriaren bidez.
    – Identifikazio Fiskalaren Zenbakiaren txartelaren fotokopia.
    – Ordainketak agintzeko dokumentazioa: Eusko Jaurlaritzako Ogasuna eta Finantzak Saileko «Datuen Alta/Hirugarren Interesatua» fitxategian alta emanda ez badaude, horri buruzko III. eranskina erantsi beharko da, behar bezala betea. Dagoeneko alta emanda badaude baina ordainketak agintzeko datuetan aldaketarik egonez gero, «Hirugarrenaren Datuetan Aldaketa (K) Sartzeko Eskabide-Orria» izeneko IV. eranskina erantsi beharko da, behar bezala beteta.
    – Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean dituela egiaztatzen duen agiri eguneratua. Organo eskudunak igorri beharko du. Agiriak balioa izateko, igortzen den egunetik eskabidea aurkezten den eguna arte ezin izango dira sei hilabete baino gehiago igaro. Hala ere, erakunde onuradunak gai honen inguruan eskatzen zaizkion egiaztagiri guztiak aurkeztu beharko ditu, prozeduraren fase guztiak garatzen diren bitartean. Erakunde eskatzaileak lurralde batean baino gehiagotan jarduten badu, zerga-betebeharren konplimendua helbide fiskala duen lurralde guztietako organo eskudunek emandako ziurtagirien bidez egiaztatu beharko du.
    – Erantzukizunpeko adierazpena, egiaztatzen duena erakunde eskatzaileak ez duela zigorrik laguntza publikoak lortzeko, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik, barne hartuta sexu-bereizkeria dela-eta zigor administratibo edo penalik, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenaren indarrez (I. eranskineko ereduaren arabera).
    – Entitate eskatzailearen jarraitasuna, egonkortasuna eta kaudimena egiaztatzen dituen dokumentazioa. Bertan jasoko da, gutxienez, entitateak garapenerako lankidetzarekin izandako esperientzia eta kudeatu dituen proiektuak, bakoitzaren hasiera eta amaiera datak zehaztuz.
    – Erakunde eskatzaileak emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko politiken edo jarduketen garapenean izan duen ibilbidea egiaztatzen duen dokumentazioa.


    b) Proiektuari buruzko dokumentazioa:
    – Hautatutako boluntarioak inkorporatzen diren proiektuen deskripzioa eta proiektuon kokapena destinoko herrialdean.
    – Hala badagokio, harrerako garapen-lankidetzarako entitatea identifikazioa, garapen-lankidetzarako entitate eskatzailearekiko lotura azaltzen duen agiri-froga nahikoa barne duela.
    – Proiektuaren interes sozialaren justifikazioa.
    – Hautatutako gazteak destinoko tokian egingo duen egonaldiaren baldintza materialen deskribapena.
    – Proiektuan genero-ikuspegia integratzea.


    c) Profilari buruzko dokumentazioa:
    – Boluntarioak egingo dituen lanen deskribapena.
    – Titulazio akademikoa, lanbide-kualifikazioa eta eskatzen diren beste ikasketak.
    – Bete beharreko zereginekin lotutako trebetasunak eta gaitasunak.
    – Hala badagokio, hizkuntzaren bat edo gehiago jakitea.
    – Hala badagokio, egin beharreko lanekin lotuta boluntarioak aurrez eduki beharreko esperientzia.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Agiriak Aurkeztea
Agiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Epea Luzatzea
Epea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea
Atzera Egitea:
Bere eskabidea egin ondoren, interesdunak eskubidea izango du atzera egiteko ebazpena eman bitartean. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Laguntza Onartzea
Laguntza Onartzea:
Baldin eta emandako laguntzarekin ados badago, interesdunak ematen zaion inprimakia betez onartu ahalko du. Kasu horretan, onarpena jaso ondoren, laguntza ordaintzeko izapideak betetzeari ekingo dio Administrazioak.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Laguntza onartzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, emandako laguntza onartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak bera babesten duten eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Gorako Errekurtsoa
Gorako Errekurtsoa:
Gorako errekurtsoa helegite administratibo bat da eta haren bidez lortu nahi dena da Administrazioaren organo batek hierarkikoki mendeko duen beste organo batek emandako egintza aztertu eta zuzenbidearen arabera zuzendu dezan.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Gorako Errekurtsoa (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, gorako errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2013/12/14 - 2014/01/13
Aurkezteko epe-muga:

Deialdi honetarako eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau indarrean jartzen denetik aurrera.

Ebazteko epea:

Ebazpen hori lau hilabete baino lehen jakinaraziko zaie erakunde interesdun guztiei, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik kontatuta. Argitalpen horretan, halaber, entitate onuradunen zerrenda agertuko da, jende guztiak horren berri izan dezan.
Ebazteko epea amaituta, erakunde interesdunari inolako jakinarazpenik egin ez bazaio, eskabidea ezetsitzat joko da , Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako ondorioetarako.

Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetza.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetza.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.