Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2012ko urtarrilaren 19koa, Garraio eta Herri Lanetako sailburuordearena, «Donostialdeko metroaren Lasarte-Oria adarraren luzapenari buruzko informazio-azterlana» jendaurrean jartzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 33
  • Hurrenkera-zk.: 720
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/01/19
  • Argitaratze-data: 2012/02/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Autonomia Erkidegoko Trenbide Sarearen Lurraldearen Arloko Plana (otsailaren 27ko 41/2001 Dekretuaren bidez onartutakoa) Gipuzkoako lurralde historikoari dagokionean aldatzeko planetan aurreikusi da Donostia Hendaia (topoa) eta Bilbao Donostia trenbideak Donostialdean eta inguruko beste herri batzuetan eraldatzea, mugikortasunean izandako hazkundea hasieran aurreikusitakoa baino askoz ere handiagoa izan baita, eta hortaz, komeni da hasieran proposatutakoa baino askoz ere konponbide anbiziosoagoak bilatzea.

Horrela bada, diseinu honek trenbideko garraioaren bestelako kontzeptu bat ekarri du, Zarautz eta Hendaia artean metro gisako zerbitzu bat sortuz, eta horretarako, besteak beste, Donostia hirian, Lugarizko egungo geltokiaren eta Morlansen egingo denaren artean (Amarako eta Anoetako egungo geltokien artean) trazadura handitu egingo da, eta esku artean dugun kasu honetan, Lasarte-Orian jende gehiago eta hobeto zerbitzatzeko, egungo adarra herriguneko Oria alderaino luzatuko da, herriaren hegoalderantz, eta han beste geltoki bat egingo da.

Eta aurreikuspen horiek garatzeko, «Donostialdeko metroaren Lasarte-Oria adarraren luzapenari buruzko informazio-azterlana» idatzi da.

Asmoa da hasierako zatian burdinbidea bikoiztea eta sestra aldatzea, lehen dagoen adarra 1.160 metro luzatzea burdinbide bikoitzeko tunel baten bidez eta bi geltoki eraikitzea, «cut & cover» edo «ebaki eta estali» metodoa erabiliz. Jarduketak guztira 2.200 metroko luzera hartzen du.

Konponbide horrek, adarra luzatuta, Lasarten erdi estalitako beste geltoki bat egitea baitakar, egungo burdinbidearen sestra zertxobait jaistea eskatzen du, 400 metroko tarte batean, Bilbao Donostiako trenbidearen Lasarterako sarreraren hasieran dagoen zubiaren ondoren.

Dokumentuari onespen teknikoa eta behin-behingoa eman dio Garraio Azpiegituraren zuzendariak, Zuzendaritzako teknikariek proiektua ikuskatu eta haren aldeko txostena eman baitute; teknikariek egiaztatu dutenez, proiektua teknikoki zuzena da eta zorrotz betetzen ditu trenbideen alorreko araudi berezia eta aplikatu beharreko gainerako legerian ezarritakoa.

Organo honek eskumena dauka Jaurlaritzaren Kontseiluarentzat gordeta ez dauden trenbide-sareko proiektuak idatzi eta onartzeko, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 24ko 607/2009 Dekretuaren 15.1.e) artikuluaren arabera (Dekretu hori azaroaren 30eko 328/2010 Dekretuaren bidez aldatu zen).

Trenbide Sektoreari buruzko Erregelamenduaren 10.5 artikuluak ezartzen du, proiektua, behin betiko onartu baino lehen, hogeita hamar egun balioduneko epean jendaurrean izan beharko dela, nahi duenak alegazioak aurkeztu ahal izan ditzan trazaduraren ikusmoldeaz, baldin eta ikusmolde horrek interes orokorreko alderdiei eragiten badie.

Beraz, aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainerakoak ikusirik,

«Donostialdeko metroaren Lasarte-Oria adarraren luzapenari buruzko informazio-azterlana» eta haren ingurumen-inpaktuaren gaineko azterlana jendaurrean jartzea, ebazpena azkena argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasi eta hogeita hamar egun balioduneko epean, udal, elkarte eta partikularrek jarduketa horrek interes orokorrari eragiten dion heinean trazaduraren ikusmoldeaz eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaz alegazioak aurkeztu ahal izan ditzaten.

Epe horretan informazio-azterlana jendeak ikusteko moduan izango da, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzan (Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean), Lasarte-Oriako udaletxean eta www.euskadi.net webgunean, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren atalean.

Guztiek horren berri izan dezaten jakinarazten da.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urtarrilaren 19a.

Garraio eta Herri Lanetako sailburuordea,

ERNESTO JOSÉ GASCO GONZALO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik