Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Azken eguneratzea: 2012/09/24

Bidaiarien eta salgaien garraio publikorako 2012ko laguntza-programa

2012ko irailaren 24 laguntza-programa horretako aginduak argitaratu dira Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, eta eskabideak aurkezteko epea zabaldu da.

Aurreko deialdian bezala, oraingo honetan ere bide telematikoak erabili ahal izango dira eskabidea eta gainerako agiriak aurkezteko, eta prozedura amaitu arteko izapide guztiak egiteko.

Hona laguntzen zerrenda, eta eskabidea aurkezteko azken eguna:

Laguntza

Eskabidea aurkezteko azken eguna

Enpresen nazioartekotzeko

2012ko urriaren 26a

Enpresen kontzentraziorako

2012ko urriaren 26a

Elkartegintza sustatzeko

2012ko urriaren 26a

Teknologia berriak ezartzeko

2012ko urriaren 26a

Kalitate eta ingurumenerako sistemak ezartzeko

2012ko urriaren 26a

Garraio konbinatua sustatzeko

2012ko urriaren 26a

 

Eskabide-orriak eskuratzeko lekua:

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren egoitza elektronikoan, www.euskadi.net. Webgunean, eta Garraio Zuzendaritzan (Donostia kalea, Lakua 1- 7. solairua - 01010 Vitoria-Gasteiz)

Eskabideak eta agiriak aurkeztea:

Eskabideak, eranskinean datorren eskabide-orria behar bezala beteta, paperean aurkeztu nahi izanez gero, Eusko Jaurlaritzaren Herritarrentzako Zerbitzuan (Zuzenean zerbitzuan) entregatu ahal izango dira edo bestela Herri Administrazioen Araubide Ju­ridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako organoetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Garraio Zuzendaritzari helarazteko.

Era berean, baliabide elektronikoak ere erabili ahal izango dira eskabideak eta gainerako agiriak aurkezteko. Deialdiari buruzko informazioa, prozedura eta eskakizunak egiaztatzeko modua  www.euskadi.net webgunean kontsultatu ahal izango dira, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren atalean.