Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arte plastikoak eta ikusizkoak sustatzeko Gure Artea sariak (2017)

[Gure Artea]

Deskribapena


Xedea

Arte plastiko eta ikusizkoak sustatzeko Gure Artea sariak.

Modalitateak:

  1. Ibilbide artistikoa aitortzeko saria: lan eta ibilbide osoa aintzat hartuta, egindako lan sortzaileagatik eta kulturari eta arte garaikideei egindako ekarpenagatik nabarmendu den artista aitortzeko saria.
  2. Sorkuntza-lana aitortzeko saria: azken urteak aintzat hartuta, bere jarduera artistikoagatik eta sortzaileagatik eta sorkuntza garaikideari egindako ekarpenagatik nabarmendu den artista edo artista-taldea aitortzeko saria.
  3. Arte plastiko eta ikusizko arloan agenteek egindako lana aitortzeko saria: Euskal Autonomia Erkidegoko arte plastiko eta ikusizkoen arloan egindako ekarpenagatik, alegia, kulturaren balio-katearen faseetan (ikerketa, prestakuntza, sorkuntza-ekoizpena, sustapena-hedapena eta banaketa) horiek sustatzeko jarduerak garatuz egindako lanagatik, nabarmendu diren pertsonak aitortzeko saria. Aintzakotzat hartu ahal izango da ibilbide osoa edo, bestela, azken urteotan egindako programa edo proiektu zehatzak.

Aurrekontuko zuzkidura

54.000

Agindu honen xederako 54.000 euro izango dira, 2017ko EAEko Aurrekontu Orokorretan horretarako jarrita dagoen aurrekontu-partidaren kargu. Sari bakoitzaren zenbatekoa 18.000 euro gordin dira.

Ordainketa-modua:

Saria ordainketa bakar batean emango da, behin saria ematen duen ebazpena hartutakoan eta gehienez hiru hilabeteko epean. Aurretik saridunek onartu egin beharko dute saria. Horretarako hamar eguneko epean, ebazpenaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, saridunek ez badiote sariari berariaz eta idatziz uko egiten saria onartu egiten dutela ulertuko da.

Nori dago zuzenduta


  • Pertsona fisikoak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Ibilbide artistikoa aitortzeko saria (a modalitatea) eta sorkuntza-lana aitortzeko saria (b modalitatea) jasotzeko hautagaiak Euskal Autonomia Erkidegoan jaio diren edo administrazio-egoitza duten pertsona fisiko guztiak izango dira, bai eta administrazio-egoitza hori hamar urtetik gora izan dutenak ere. C modalitatean jasotzeko hautagaiak pertsona fisikoak edo juridikoak, publikoak nahiz pribatuak izango dira.
  • Pertsona juridiko pribatuak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • C modalitatean jasotzeko hautagaiak pertsona fisikoak edo juridikoak, publikoak nahiz pribatuak izango dira.
  • Erakundeak


    Deitzen duen erakundea

    • Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura Sailburuordetza > Kultura Sustatzeko Zuzendaritza

    Ebazten duen erakundea

    • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

    Kontaktu-informazioa


    Arreta Zerbitzua: Zuzenean

    Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea