Hiri-lurzoruko Etxebizitzen Eraikinak Birgaitzeko Programaren laguntzak, EAEko ondare eraikian esku hartzeko proiektuak egiteko. 2017

Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza

LABURPENA
Xedea
  1. Hiri-lurretan dauden etxebizitza eraikinak birgaitzeko Renove laguntza-programaren 2017rako deialdia egin eta arauak ezartzea. Euskal Autonomia Erkidegoko ondare eraikian esku-hartzeko proiektuak egin eta haien ondoriozko obrak gauzatzeko dira diru-laguntza horiek.

  2. Esku-hartze proiektu horietan proposatutako jarduketak erabilera nagusia etxebizitzarena duten eraikinetan edo familia anitzeko eraikin multzoetan esku hartzera bideratutakoak izango dira.
    • Lehentasuna izango dute etxadietan multzokatutako familia anitzeko eraikin multzoek, eta etxebizitza-blokeetan multzokatutako familia anitzeko eraikin multzoek.
    • Bigarrenik baloratuko dira gutxienez etxadiaren albo bat hartzen duten familia anitzeko eraikin multzokatuak, eta etxebizitza-blokeen albo bat osatu arte multzokatutako familia anitzeko eraikin multzokatuak.
  3. Aipatutako familia anitzeko eraikinak 1980a aurretik eraikitakoak izan beharko dute eta hirigintzara moldatuta eta egitura egokia eduki beharko dute abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuari jarraiki.

  4. Eraikitako ondarean esku-hartzeko laguntza-programa honetara bildutako proiektuak eraikinen irisgarritasun- eta bizigarritasun-baldintzak hobetzeko eta energia-efizientzia hobetzeko izango dira eta hurrengo artikuluetan adierazitako betekizunak bete beharko dituzte.

  5. Ez dute diru-laguntzarik jasoko jendez hustutako eraikinak, aurri-deklarazioa dutenak edota deklaratzeko moduan daudenak.

  6. 11. Honako obra hauek ere ez dute diru-laguntzarik jasoko: jada hasita daudenak edota lizentzia dutenak, egitura sendotzekoak, eraikina konpontzekoak (fatxadak, estalkiak, etab.), urbanizazioetako irisgarritasuna hobetzekoak, ez eta etxebizitza kopurua areagotzeko egindako eraikinen birgaitze integralak ere.

 

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Etxebizitzaren Sozietate Publikoak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
  • Euskal Autonomia Erkidegoko udalak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
  • Etxebizitzaren Sustatzaile Publikoak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
  • Udalerria baino eremu txikiagoko toki-erakundeak. Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Jarduketen esparruaren barnean hartuta dauden eta errentamendu-helburua duten eraikuntzen jabeak izatea, erabat edo partzialki.
Betekizunak eta merezimenduak
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
    Eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

    Eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea. Informazio xehatua

    Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. 
    Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
    Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.


    Eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.


    Eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa
Aurrekontuko zuzkidura
5.500.000 euros
Prestazio ekonomikoa

Laguntza horiek emateko 5.500.000 euro bideratuko dira guztira, eta honela banakatuko dira:

  • 2017. urtea: 100.000 euro
  • 2018. urtea: 1.800.000 euro
  • 2019. urtea: 2.250.000 euro
  • 2020. urtea: 1.350.000 euro

 

Ordainketa-modua:

Deialdi honetako diru-laguntzak honela ordainduko dira:

  1. Ordainketa partzialak egingo dira Etxebizitzako Zuzendaritzak obra-proiektua onartu ondoren, emandako ebazpenarekin bat etorrita, udal zerbitzuek obretarako udal-lizentzia eman ondoren eta egindako gastuaren ordainagiriak aurkeztu ondoren.

    Ordainketa horien zenbatekoari dagokionez, justifikatutako diru-laguntzaren %90a ordainduko da, eta emandako diru-laguntzaren %90, gehienez ere.

  2. Azken ordainketa bat egingo da, emandako diru-laguntzaren %10, hain zuzen. Diruz lagundutako birgaitzeko esku-hartzea amaitu dela ziurtatzen duten agiriak aurkeztu ondoren ordainduko da. Horretarako, justifikazio tramiteko “Aurkeztu beharreko dokumentazioa” atalean adierazitako dokumentuak aurkeztu beharko dira.

Ekitaldi batean ordaindutako kantitateek ezingo dute gainditu, inolaz ere, diru-laguntzak esleitzeko ebazpenean urte horretarako adierazitako zenbatekoa.

Deitzen duen erakundea
  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza > Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailburua
Ebazten duen erakundea
  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza > Etxebizitza Sailburuordetza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Justifikazioa

    Ezarritako betekizunak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, behar den dokumentazioa aurkeztu beharko duzu.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Hirugarrenen alta-agiria edo datu aldaketa Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Finantza Sailaren Erregistroan.

    Administrazioak diru-laguntza horien onuradunei dagozkien zenbatekoak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Finantza Sailaren Hirugarrenen Erregistroan egon beharko dute izena emanda onuradunek.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
  • Dokumentazioa ekarpena

    Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak aldatzea

    Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzake, baldin eta espedientea zabalik badago.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Dokumentazioa zuzentzea

    Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.

    Agiri hauek aurkez ditzakezu:

    • Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
    • Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.

    Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Epea luzatzea

    Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.

    Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Atzera egitea

    Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.

    Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.

    Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Uko egitea

    Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?

    Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.

    Zer gertatzen da nire eskubideekin?

    Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak

    Informazio gehigarriaAdministrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Gehitu informazioa

    Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa badu, organo eskudunak 15 eguneko epea emango dizu informazioa gehitzeko. Gehitzen ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaerarekin aurrera jarraituko du.

    Agiri hauek aurkez ditzakezu:

    • Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta dokumentazio gehitzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
    • Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Errekerimendua

    Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa bada, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu dokumentazio berria aurkezteko. Ezer aurkezten ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaeraren tramitazioarekin aurrera jarraituko du.

    Agiri hauek aurkez ditzakezu:

    • Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
    • Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
    Aurkeztu beharreko dokumentuak
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
6 hilabete
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    • 3 hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Aukerako berraztertzeko errekurtsoa

    Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    • Hilabete.
      Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.

    Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.

    Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.

    Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Berrikusteko errekurtso berezia

    Zer egintzen aurka jartzen da?

    Erreklamazio ekonomiko-administratiboen ebazpen irmoen aurka, hauetako egoeraren bat gertatzen denean:

    1. Espedientean sartutako dokumentuen eraginez, egitezko errakuntza gertatzea ebazpena ematerakoan.
    2. Gaia ebazteko funtsezko balioa duten agiriak agertzea, eta, agiri horiek, ebazpena eman ondoren agertu arren, agerian uztea errakuntza dagoela errekurritutako ebazpenean.
    3. Ebazpenean funtsezko eragina izatea ebazpenaren aurretik edo ondoren epai irmo baten bidez faltsutzat jotako dokumentu edo lekukotzek.
    4. Prebarikazio, funtzionario-eroskeria, indarkeria, iruzurrezko azpikeria edo bestelako jokabide zigorgarri baten ondorioz ematea ebazpena, eta epai irmo batek hala aitortzea.

    Zer organotan jartzen da?

    Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegian.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    1. kasuan, lau urte, aurkaratutako ebazpena jakinarazten zaizun egunetik hasita.

    Gainerako kasuetan, epea hiru hilabetekoa izango da, dokumentuak ezagutzen direnetik edo epaia irmo bihurtzen denetik hasita.

    Zer epe dauka Epaitegiak ebazteko?

    Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Kodea
1040301