Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

91. zk., 2005eko maiatzaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
2463

EDIKTUA, desahuzio bati buruzko 842/04 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: L2 842/04 hitzezko judizioa, desahuzio bati buruzkoa.

Demandatzailea: Maria Pilar Mendaza Anzuola andrea.

Abokatua: Luis María López de Munain Cantón jauna.

Prokuradorea: Maria Mercedes Botas Armentia andrea.

Demandatua: Rafael Jiménez Pérez jauna.

Gaia: ordainketa ez egiteagatiko desahuzioa eta errentak erreklamatzea.

Raquel Pérez de Lazarraga Villanuevak, Vitoria-Gasteizko 2 zenbakiko Lehen Auzialdiko Epaitegiko idazkari judiziala naizenez, fede eta testigantza ematen dut, 842/04 L2 desahuzio bati buruzko ahozko judizioan ebazpena eman dela, zeina honako hauxe baita hitzez hitz:

PROBIDENTZIA

Epaile magistratua: Francisco Javier Pegenaute Allo jauna.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Eguna: bi mila eta bosteko apirilaren hamabosta.

Maria Pilar Mendaza Anzuolaren izenean eta ordez Botas prokuradoreak bidalitako aurreko idazkia jaso dut; erants bekie bere auziko autoei eta, edukia ikusita, eskura bekio aipatu prokuradoreari bidalitako ediktua epaia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian jakinarazteko.

Halaber, bidal bekio etxetik botarazteko eginbidea Komunikazio Egintzen Zerbitzu Orokorrari (KEZO) horretarako beste data bat jarri dezan, 2005eko apirilaren 27ko 12:00etan gauzatzekoa zena bertan behera utziz.

Inpugnatzeko modua: berraztertzeko errekurtsoa, epaitegi honetan aurkeztuz; hori gorabehera, gauzatu egingo da erabakitakoa. Errekurtsoa idatziz egin beharko da, bost eguneko epean; bertan, errekurtso-egilearen iritziz zein arau-hauste egin den adierazi beharko da. Baldintza horiek bete ezean, errekurtsoa ez da onartuko (Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Lege berria, 451. eta 452. artikuluak).

Hori erabaki eta sinatu du epaileak. Fede ematen dut.

Epailearen sinadura Idazkariaren sinadura

PROBIDENTZIA

Epaile magistratua: Francisco Javier Pegenaute Allo jauna.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Eguna: bi mila eta bosteko apirilaren hemeretzia.

Komunikazio Egintzen Zerbitzu Orokorrak (KEZO) bidalitako aurreko eginbidea jaso dut, Rafael Jiménez Pérez jauna etxetik botaraztekoa; erants bekie auziko bere autoei eta jakinaraz bekio auzi-jartzaileari eginbide hori gauzatzeko eguna datorren ekainaren 1a izango dela, goizeko 12:00etan.

Inpugnatzeko modua: berraztertzeko errekurtsoa, epaitegi honetan aurkeztuz; hori gorabehera, gauzatu egingo da erabakitakoa. Errekurtsoa idatziz egin beharko da, bost eguneko epean; bertan, errekurtso-egilearen iritziz zein arau-hauste egin den adierazi beharko da. Baldintza horiek bete ezean, errekurtsoa ez da onartuko (Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Lege berria, 451. eta 452. artikuluak).

Hori erabaki eta sinatu du epaileak. Fede ematen dut.

Epailearen sinadura Idazkariaren sinadura

Rafael Jiménez Pérez demandatuaren gaur egungo helbidea ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2. artikuluan xedatutakoarekin bat, aipatu ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu batez jakinaraztea erabaki da.

Demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake ebazpen horren aurka Arabako Probintzia Auzitegian.

Epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bitartez egin beharko da errekurtsoa, bost egun balioduneko epearen barruan, ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Errekurtso horretan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: zein ebazpen apelatzen den, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren esku dago epaitegi honetako idazkaritzan.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko apirilaren 26a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala