Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

91. zk., 2005eko maiatzaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 9 Zenbakiko Epaitegia
2461

EDIKTUA, ez ordaintzeagatiko desahuzio bati buruz bideratutako 1009/04-B zk.ko L2 ahozko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 9 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: L2 1009/04 hitzezko judizioa, desahuzio bati buruzkoa.

Demandatzailea: José Zabala Larrabeiti jauna.

Abokatua: José Manuel Fernández Hierro jauna.

Prokuradorea: Naia Altuna Serrano andrea.

Demandatua: Angel Uriarte Fullaondo jauna.

Gaia: ordainketak ez egiteagatiko desahuzioa.

Aipatutako judizioaren gainean epaia eman da. Hau dio xedapen zatiak:

1.– Baietsi egin dut Altuna prokuradoreak José Zabala Larrabeitiren izenean eta ordez aurkeztu duen demanda, Angel Uriarte Fullaondoren aurkakoa. Hori dela eta, Bilboko Antonio Gaztañeta Almirantearen kalea, 1 – 12.a C helbidean kokatuta dagoen etxebizitzaren errentamendu-kontratua suntsitutzat jotzen dut. Beraz, demandatua etxea uztera kondenatzen dut eta ohartarazten diot etxetik botako dela baldin eta legez jarritako epean etxea uzten ez badu.

2.– Alderdi demandatuari ezartzen dizkiot prozesu honetan sortutako kostuak.

Inpugnatzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bitartez (PZLb, 455. artikulua).

Epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bitartez egin beharko da errekurtsoa, bost egun balioduneko epearen barruan, jakinarazpenaren hurrengo egunetik aurrera. Errekurtso horretan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: zein ebazpen apelatzen den, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkezteko idazkia onartzeko, ezinbestekoa izango da mugaeguneratutako errentak eta kontratuaren arabera aldez aurretik ordaindu beharrekoak ordainduta dituela egiaztatzea (PZLb; 449.1. artikulua).

Epai honen bidez erabaki, agindu eta izenpetu dut.

Demandatuak, Angel Uriarte Fullaondo jaunak, helbidea egun non duen ez dakigunez, erabaki da ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan agindutakoa betez (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren esku dago epaitegi honetako idazkaritzan.

Bilbao (Bizkaia), 2005eko apirilaren 6a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala