Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2005eko apirilaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
1905

IRAGARKIA, “alderdi politiko eta erakunde sindikalen egoitzetako eta higiezin pribatuetako zaintza- eta segurtasun-zerbitzua helburutzat duen zerbitzu-kontratu administratiboari” dagokion berariazko klausula administratiboen karatulan eta pleguaren I. eranskinean oharteman diren akatsen zuzenketak argitaratzeko dena (KBN C02/004/2005 esp.).

Aipatutako kontratu-prozedurari dagokion berariazko klausula administratiboen pleguan akatsak oharteman direnez, zuzenketak egin behar dira:

I. eranskineko Ekonomi Proposamen Ereduaren IV. atalean honako hau dio: “Gaueko/jaiguneko lanaldiaren prezioa (BEZ barne)”; baina honako hau esan behar du: “Gaueko/jaieguneko orduaren prezioa (BEZ barne).”

Berariazko klausula administratiboen pleguaren karatulako 8. puntuan honako hau dio: “2. lotea. Jagole armatuko zerbitzua 24 orduetan (BEZ barne); 2005. urtea: 12.250 euro; eta 2006. urtea: 12.500”; baina honako hau esan behar du: 2. lotea. Jagole armatuko zerbitzua 24 orduetan (BEZ barne); 2005. urtea: 12.800 euro; eta 2006. urtea: 13.300 euro”.

Ondorioz, bidezkoa da 2005eko martxoaren 21ean 55. zk.ko EHAAn argitaratutako lizitazioko iragarkian zehazten ziren proposamen ekonomikoak aurkezteko epea zabaltzea, 2005eko maiatzaren 3ko goizeko 10:00ak arte.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko apirilaren 4a.

Ondare zerbitzuburua,

FRANCISCO JAVIER ELOLA DEL RÍO.

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMINGUEZ MACAYA LAURNAGA, ez dagoenez.


Azterketa dokumentala