Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2005eko martxoaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
1093

LEHIAKETA. Iragarkia, Bizkaiko ibaien arro hidrografikoetan jabari publiko hidraulikoari eta bere zortasun- eta zaintza-eremuei dagozkien baimen eta emakiden gaineko ingurumen-azterketa, -analisia eta -irizpenak burutzeko aholkularitza teknikoa emateko aholkularitza eta sorospenerako administrazio-kontratua esleitzeko dena (007A/2005 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Zerbitzu zuzendaria. Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: 007A/2005/.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Bizkaiko ibaien arro hidrografikoetan jabari publiko hidraulikoari eta bere zortasun- eta zaintza-eremuei dagozkien baimen eta emakiden gaineko ingurumen-azterketa, -analisia eta -irizpenak burutzeko aholkularitza teknikoa.

b) Loteak: ez dago loterik.

c) Gauzatzeko lekua: kontratistaren egoitza.

d) Gauzatzeko epea: 24 hilabete, kontratua izenpetzen den egunaren biharamunetik aurrera.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Guztira: laurogeita hamazortzi mila eta zortziehun (98.800) euro.

5.– Behin-behineko fidantza: ez.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saileko Bizkaiko Lurralde Bulegoa.

b) Helbidea: Agirre Lehendakariaren etorbidea, 9, 6. solairua.

c) Herria eta posta kodea: 48104 Bilbao, Bizkaia, Espainia.

d) Telefonoa: 94 403 19 00.

e) Telefaxa: 94 403 19 01.

f) Agiriak eta argibideak lortzeko azken eguna: 2005eko martxoaren 16a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena (taldea, azpitaldeak eta kategoria):

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala:

– Finantza-erakundeek emandako txostenak edo, hala badagokio, lanbideko arriskuak babesteko asegurua baduela egiaztatzen duen agiria.

– Kontratua burutuko duen taldeko arduradunak Biologoa, Kimikaria edo Ingurumen Zientzietako Lizentziaduna izan beharko du. Titulu ofiziala aurkeztu beharko du kreditazioa egiteko edo, bestela, dagokion elkargo profesionalak emandako ziurtagiria.

Enpresa lizitatzaileek azken bost urteko epean plegu honetan zehazten den lanaren antzeko jardueraren bat egin izana ezinbesteko baldintza izango da. Beraz, azken bost urteotan egindako zerbitzu edo lan nabarmenen zerrenda aurkeztu beharko dute. Erakunde kontratatzaileak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko da beroiek egiaztatzeko.

Lan nabarmenen zerrendan, halaber, horien zenbatekoa, datak eta onura publiko edo pribatuak zehaztu beharko dira.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2005eko martxoaren 23a, 12:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1.a Entitatea: Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saileko Erregistro Orokorra (Zerbitzu Zuzendaritza)

2.a Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua II eraikina, 2. solairua.

3.a Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak: ez da onartzen aldaera edo bestelako aukerarik.

f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua:

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

b) Helbidea: Donostia kalea, 1, Lakua (Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Nagusia).

c) Herria: 01010, Vitoria-Gasteiz, Araba, Espainia.

d) Eguna: 2005eko martxoaren 30a.

e) Ordua: 11:00ak.

10.– Bestelako argibideak.

11.– Iragarkien gastuak: hirurehun eta laurogeita hiru euro eta bost zentimo (383,05).

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: http://www.euskadi.net

Vitoria-Gasteiz, 2005eko otsailaren 16a.

Zerbitzu zuzendaria,

JUAN CARLOS MUJIKA ZABALETA.


Azterketa dokumentala