Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

249. zk., 1997ko abenduaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Herrizaingoa
6368

AGINDUA, 1997ko abenduaren 17koa, Herrizaingo sailburuarena, jolas-makinen eta makina osagarriak baimentzeko jardunbidearen arloan, Euskal Autonomia Erkidegoko jolas-makinen, makina osagarrien eta jokorako bestelako instalazio eta sistemen Araudia garatzen duena.

Abenduaren 24ko 308/1996 Dekretuko azken xedapenetatik lehenegoan Euskal Autonomia Erkidegoko jolas-makinen, makina osagarrien eta jokorako bestelako instalazio eta sistemen Araudia onartu zen. Era berean, dekretu horren bidez Herrizaingo-sailburuordeari baimena emon zitzaion araudia garatzeko eta betearazteko xedapenak emateko, hala behar duten gaietan.

Hori dela eta, beharrezkoa da jolas-makinen eta makina osagarrien arloko baimenak emateko zein jardunbide egin behar den eta horiei buruzko administrazioko izapideak egiteko zein agiri aukeztu behar den zehazten duen araua ematea; era horretan bermatuta egongo da jardunbidearen segurtasuna eta eraginkortasuna.

Azkenik, jardunbideari buruzko beste zehaztasun batzuk ere eman behar dira; zehaztu egin behar da zein izapide egin behar den instalatzeko baimenak salatzen direnean, edo zein den jarraitu beharreko jardunbidea baimena indarrean dagoen artean makina babesten duen adiministrazio-agiria galdu egin denean.

Hori guztia dela eta, honako hau

XEDATU DUT:

1. atala.– Helburua.

Agindu honen helburuak honakoak dira: batetik, jolas-makinei eta makina osagarriei buruzko baimenak emateko jardunbideak arautzea, eta, bestetik, jolas-makinen baimenen eskabideetarako eredu arautuak onartzea. Eredu horiek agindu honetako eranskinean agertzen dira.

2. atala.– Izapide orokorrak.

1.– Jolas-makinei eta makina osagarriei buruzko izapide guztiak egiteko ondorengo ataletan zehaztutako jardunbideei jarraitu behar zaie. Hori guztia Euskal Autonomia Erkidegoko jolas-makinen, makina osagarrien eta jokorako bestelako instalazio eta sistemen Araudia zehaztu zuen abenduaren 24ko 308/1996 Dekretuarekin, azaroaren 11ko 252/1997 Dekretuaren bidez zati batean aldatua izan zena, bat dator.

2.– Jardunbideari hasiera emateko eskabideak Herri Administrazioen Araubidearen eta Guztientzako Administrazio Ihardunbidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 70. atalean zehaztutako baldintzen arabera egingo dira, eta horretarako erabiliko diren agiriak agindu honen bidez onartu diren eranskinetan agertzen direnak izango dira. Espedientea bukatu aurretik, hala badagokio, txostenak ere eman behar dira; espedientea bukatzeko agiriari zigilua jarriko zaio edo, bestela, erabaki edo eginbideen bidez egingo da, kasuan kasurako zehaztutakoaren arabera.

3.– Dagokion Lurralde Zerbitzuan agindu honetako 4, 5, 6, 7, eta 12 c) ataletan aipatzen diren jardunbideetarako administrazio-izapideak egiten ari diren bitartean, izapide horiek ukitzen dituzten makinek funtzionatzen jarrai dezakete, baina horretarako enpresa operatzaileak ordeztu beharreko instalatzeko baimena izan behar dute itsatsita. Agiri horiek behin-behinekoak izango dira, eta gehienez ere hirurogeita hamabi ordu egon daitezke makinan jarrita, izapideak egiteko eskabidea egin denetik zenbatzen hasita; izapideak baimenak eskualdatzeko badira baimen-erabakia jakinarazi den egunetik hasiko da kontatzen.

3. atala.– «B» motako makinen ustiatzeko baimenen-eskabidea.

1.– Agindu honetako 2. atalean zehaztutakoari jarraituz egingo diren eskabideekin batera honako agiri hauek aurkeztu behar dira:

a) Makinaren fabrikazio-ziurtagiria, makina lehenengo aldiz instalatzen bada.

b) Lokalaren titularrak eta enpresa operatzaileak behar bezela betetako instalatzeko baimena.

2.– Makina ustiatzen hasteko beharrezkoa izango da jardunbidea bukatuta egotea, eta indarrean dagoen araudian zehaztuta dauden baimen-agiriak edukitzea.

4. atala.– «B» motako makinak aldatzeko eskabidea.

Agindu honetako 2. atalean zehaztutakoari jarraituz egingo diren eskabideekin batera honako agiri hauek aurkeztu behar dira:

a) Behar bezela betetako instalatzeko baimena.

b) Ordeztu behar den instalatzeko baimenaren kopia (baimen hori makinari itsatsita dago(Instalatzeko baimenaren beste kopia bat enpresa operatzailearentzat izango da.

c) Ustiatzeko baimena, makina berriaren datuak esleitzeko. d) Makinaren fabrikazio-ziurtagiria, makina lehenengo aldiz instalatzen bada.

5. atala.– «B» motako makinak establezimeduz aldatzeko eskabidea.

1.– Agindu honetako 2. atalean zehaztutakoari jarraituz egingo diren eskabaideekin batera honako agiri hauek aurkeztu behar dira:

a) Behar bezela betetako instalatzeko baimena.

b) Ordeztu behar den instalatzeko baimenaren kopia (baimen hori makinari itsatsita dago(. Instalatzeko baimenaren beste kopia bat enpresa operatzailearentzat izango da.

c) Ordeztu behar den instalatzeko baimena iraungitzeko elkarrekin ados egon direla adierazten duen agiria.

d) Enpresa operatzeilearen eta establezimenduren titularraren Nortasun Agiri Nazionala edo baliokidea, edo Identifikazio Fiskalerako Kodea. 2.– Enpresa operatzaile bereko establezimenduen artean trukatzen badira baimenak, ez da beharrezkoa izango aurreko idazatiko c eta d letretan zehaztutako agiriak aurkeztea.

6. atala.– «B» motako makina instalatuta dagoen establezimenduko titularraren aldaketa.

1.– Makina instalatuta dagoen lokalaren titulartasun edo enpresa oparatzailearen titulartasun-aldaketaren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko jolas-makinen, makina osagarrien eta jokorako bestelako instalazio eta sistemen Araudiaren 45. atalaren 2. idazatian xedatutakoaren arabera, ez da indarrean dagoen instalatzeko baimenaren iraungipena gertatuko, beraz, titular berriak aurrekoak zituen eskubide eta bete-behar berberak izango ditu.

2.– Establezimenduaren titularraren aldaketa egiten denean enpresa operatzailearen eta titular berriak, elkarrekin adostuta, instalatzeko baimen berria izenpetzen badute, agindu honetako 2. atalean zehaztutakoari jarraituz egingo diren eskabaidearekin batera honako agiri hauek aurkeztu behar dira:

a) Behar bezela betetako instalatzeko baimena.

b) Ordeztu behar den instalatzeko baimenaren kopia (baimen hori makinari itsatsita dago(. Instalatzeko baimenaren beste kopia bat enpresa operatzailearentzat izango da.

7. atala.– «B» motako makinen ustiatzeko baimenen eskualdaketa.

1.– Joko eta Ikuskizunen zuzendariak emandako erabakiaren bidez eskualdaketa baimendu ondoren, baimenak eskuratu dituen enpresa operatzaileak honako agiri hauek aurkeztu behar ditu:

a) Eskualdatu diren ustiatzeko baimenak. Ez dira aurkeztu behar behin-behineko baja daukatenak.

b) Behar bezela betetako instalatzeko baimena.

c) Ordeztu behar den instalatzeko baimenaren kopia (baimen hori makinari itsatsita dago(. Instalatzeko baimenaren beste kopia bat enpresa operatzailearentzat izango da.

2.– Agingu honetako 6. atalaren 1. idazatian ageri den subrogazioa gertatzen bada, atal honen lehenengo idazatiaren a) letran adierazitako agiria aurkeztea soilik aski izango da.

8. atala.– «B» motako makinen ustiatzeko baimenaren behin-behineko bajaren eskabidea.

Agindu honetako 2. atalean zehaztutakoari jarraituz egingo diren eskabideekin batera honako agiri hauek aurkeztu behar dira:

a) Indarrean dagoen instalatzeko baimena.

b) Aipatutako instalatzeko baimena iraungitzeko elkarrekin ados egon direla adierazten duen agiria.

c) Enpresa operatzeilearen eta establezimenduren titularraren Nortasun Agiri Nazionala edo baliokidea, edo Identifikazio Fiskalerako Kodea. d) Ustiatzeko baimena.

9. atala.– «B» motako makinen ustiatzeko baimenaren behin betiko bajaren eskabidea.

1.– Baimena alta egoeran badago, agindu honetako 2. atalean zehaztutakoari jarraituz egingo den eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztu behar dira:

a) Indarrean dagoen instalatzeko baimena.

b) Aipatutako instalatzeko baimena iraungitzeko elkarrekin ados egon direla adierazten duen agiria.

c) Enpresa operatzeilearen eta establezimenduren titularraren Nortasun Agiri Nazionala edo baliokidea, edo Identifikazio Fiskalerako Kodea. d) Ustiatzeko baimena.

2.– Baimena aldi baterako baja egoeran badago, eskabidea baino ez da aurkeztu behar.

10. atala.– Aldi baterako baja egoeran dagoen «B» motako makinaren ustiatzeko baimenaren alta-eskabidea.

Agindu honetako 2. atalean zehaztutakoari jarraituz egingo diren eskabideekin batera honako agiri hauek aurkeztu behar dira:

a) Makinaren fabrikazio-ziurtagiria, makina lehenengo aldiz instalatzen bada.

b) Lokalaren titularrak eta enpresa operatzaileak behar bezela betetako instalatzeko baimena.

11. atala.– «B» motako makinen instalatzeko baimenen salaketak.

1.– Instalatzeko baimenaren iraunaldia dela-eta egindako salaketak instalzio-baimena iraungi egin delako jarri badira, salaketa horiek instalatzeko baimenak bete baino 2 hilabete lehenago egin beharko dira Euskal Autonomia Erkidegoko jolas-makinen, makina osagarrien eta jokorako bestelako instalazio eta sistemen Araudiko 44. ataleko 2. idazatian zehaztutakoaren arabera. Salaketan honako datuak adierazi behar dira:

a) Establezimenduaren titularraren izena eta makinaren titularraren enpresa operatzailearen izena.

b) Makinaren identifikazioa eta ustiatzeko baimenaren zenbakia.

c) Makina instalatuta dagoen establezimenduaren izena eta helbidea.

2.– Instalatzeko baimen baten aurkako salaketaren jakinarazpena aurkeztutakoan, ezin izango da baliogabetu, hiru urtetarako beste instalatzeko baimen agiri bat, bi aldeak izenpetuta, aurkezten ez bada: enpresa operatzaileak eta makina jarrita dagoen lokalaren titularrak.

3.– Instalatzeko baimen-eskaria aurkeztu denetik ondorioa izaten hasiko den egunera arte 15 egun natural baino gehiago pasa badira, instalatzeko baimen-eskabide horiek ez dira onartuko.

4.– Establezimendu bererako instalatzeko baimena lortzeko eskabide bi baino gehiago badaude, aurkeztutako aurrenekoari emango zaio lehentasuna.

12. atala.– «A» motako makinei buruzko jardunbideak.

Agindu honetako 2. atalean zehaztutakoari jarraituz egingo diren eskabideekin batera honako agiri hauek aurkeztu behar dira:

a) Ustiatzeko baimena eskatzen denean:

– Makinaren fabrikazio-ziurtagiria, makina lehenengo aldiz instalatu bada.

– Makina jolas-aretoan instalatzeko bada, makinen zerrenda araututako agirian eta haren ordezkoa.

b) «A» makinak aldatzeko eskabidea bada:

– Ustiatzeko baimena makina berriaren datuak hartzeko

– Makinaren fabrikazio-ziurtagiria horrelako makina lehenengo aldiz jartzen bada.

c) Jolas-aretoetako makinak establezimenduz aldatzeko eskabidea bada:

– Makinen zerrenda araututako agirian eta haren ordezkoa.

d) Ustiatzeko baimenaren behin betiko baja-eskabidea egiten denean:

– Baja emango zaion ustiatzeko baimena.

– Makina jolas-aretoan instalatuta badago, makinen zerrenda araututako agirian eta haren ordezkoa.

e) Baimenen eskualdaketarako eskabidea egiten denean, eta behin baimena emanez gero:

– Eskualdatuko den ustiatzeko baimena.

– Makina jolas-aretoan instalatuta badago, makinen zerrenda araututako agirian eta haren ordezkoa.

13. atala.– «C» motako makinei buruzko jardunbideak.

Agindu honetako 2. atalean zehaztutakoari jarraituz egingo diren eskabideekin batera honako agiri hauek aurkeztu behar dira:

a) Ustiatzeko baimena eskatzen denean:

– Makinaren fabrikazio-ziurtagiria, makina lehenengo aldiz instalatu bada.

Ezin izango da makina ustiatzen hasi izapide guztiak bukatu arte eta indarrean dagoen araudiaren arabera baimen-agiri guztiak eduki arte.

b) Makina aldatzeko eskabidea egiten denean:

– Ustiatzeko baimena, makina berriaren datuak esleitzeko.

– Makinaren fabrikazio-ziurtagiria, makina lehenengo aldiz instalatzen bada.

c) Aldi baterako eta behin-betiko bajak eskatzen direnean. – Ustiatzeko baimena alta-egoeran badago.

14. atala.– Makinei buruzko jardunbidea.

Agindu honen 2. atalean zehaztutakoari jarraituz egingo diren eskabideekin batera honako agiri hauek aurkeztu behar dira:

a) Ustiatzeko baimena eskatzen denean

– Makinaren fabrikazio-ziurtagiria, makina lehenengo aldiz instalatu bada.

b) Ustiatzeko baimenaren behin-betiko baja eskatzen denean: – Baja ematen zaion ustiatzeko baimena

– Makina jolas-areto batean jarrita badago, makinen zerrenda araututako agiria eta haren ordezkoa.

c) Baimenak eskualdatzeko eskabidea denean, baimena emanda badago.

– Eskualdatuko denaren ustiatzeko baimena.

15. atala.– Ustiatzeko baimenen gutxieneko edukia.

A, B eta C motako makinak eta makina osagarriak ustiatzeko Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak emandako banakako administrazio-baimena beharrezkoa izango da. Baimen hori ustiatzeko baimena da eta honako hau eduki beharko du:

a) Makinaren titularra den enpresa operatzailearen baimen-zenbakia.

b) Makina zer modelo den, zer erregistro-zenbaki duen, eta zer serie zenbaki duen.

c) Ustiatzeko baimenaren zenbakia.

d) Ustiatzeko baimenean ageri den makina-mota zein den.

e) Ustiatzeko baimenean ageri den instalatze-eguna.

16. atala.– Jolas-makinen ustiatzeko baimenak eta instalatzeko baimenak galdu egin direnean edo baimenok lapurtuak izan direnean.

Jolas-makinen ustiatzeko baimenak eta instalatzeko baimenak eta instalatzeko baimenak galdu direnean, edo baimenok lapurtuak izan direnean, gertaeraren berri izan bezain laster Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari jakinarazi behar zaio. Horretarako jardunbide hauek egin behar dira:

a) Enpresa operatzaileak salaketa egin beharko du Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzan, eta ikerketa errazteko baliagarriak izan daitezkeen datu guztiak edierazi behar dira. Hori guztia ez da ekintzari dagozkion legezko jardueren kalterako izango.

b) Ustiatzeko baimenen kasuan salaketa egin ondoren beharrezko egiaztapenak egingo dira. Egin beharreko jarduerak egin bitartean enpresa operatzaile titularrari, hala badagokio, agiriaren kopia emango zaio, eta bertan egoeraren inguruabarrak adieraziko dira.

Ezin izango da ustiatzeko baimen horri dagokion makinari buruzko inolako administrazio-izapiderik egin, makinak aurreko lerroaldian aipatutako kopia ez badauka.

c) Galdu eto lapurtutako instalatzeko baimena bada, aurreko puntuan zehaztutako egin behar da. Kasu horretan agiriaren kopia Lurralde Historikoan dagokion Tokiko Zerbitzuak emango du.

d) Agiri baten kopia eman denean jatorrizko agiriak ez du baliorik administrazioan, eta, agiriok berreskuratuz gero, Tokiko Zerbitzuetan entregatu behar dira.

INDARGABETZE XEDAPENA

Honakook indar gabe geratuko dira: Herrizaingo sailburuaren 1993ko apirilaren 1eko Agindua (horren bidez «B» motako jolas-makinen ustiatzeko baimenen eredua onartu zen( eta agindu honetan xedatutakoarekin bat ez datozen lerrun bereko edo baxuagoko arau guztiak

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean sartuko da indarren.

Gasteizen, 1997ko abenduaren 17a.

Herrizaingo sailburua,

JUAN MARÍA ATUTXA MENDIOLA.

I. ERANSKINA

BAIMENA EMATEKO ETA INSKRIBATZEKO ESKABIDEA

OPERATZAILEAK

Makinaren modeloa

Erregistro zenbakia

Serie zenbakia

274 n ..................... zkidun U.B.aren aldi baterako bajaren alta

Eskaeragile naizen honek, nire erantzukizunpean, eta agiri publiko faltsua egiteagatik legozkidakeen zigorrak zeintzuk diren jakinda, hanoko hau adierazi dut: aldatzen den makina, edo behin-behineko edo behin betiko baja eman zaion ustiapen baimenari dagokion makina ez dela erabiliko edo ustiatuko, eta ezin izango dela Euskal Autonomia Erkidegoan erabili Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzaren baimena barik.


Azterketa dokumentala