Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

200. zk., 1994ko urriaren 20a, osteguna


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
3834

AGINDUA, 1994ko irailaren 29koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Barakaldoko (Bizkaia) "San Juan Bosco" ikastetxe pribatuari hezkuntza berezia irakasteko baimena emateko dena.

Hezkuntza berezia irakasteko baimena eskatuz Barakaldoko (Bizkaia) «San Juan Bosco» ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren legezko ordezkariak hasiarazitako espedientea aztertu da.

Hau honela: Hezkuntzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak izapidetu du espedientea eta espediente horri indarrean dauden legeek agindutako agiriak erantsi zaizkio. Halaber, arlo horrretan agintea duten erakundeek aldeko txostena eman dute.

Ikastetxe pribatuetan araubide orokorreko irakaskuntza ezunibertsitaria emateko baimenei buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Erregeren Dekretua (9ko

EBO), araubide orokorreko irakaskuntza ezunibertsitaria ematen dituzten ikastetxeek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezartzen dituen ekainaren 14ko

1004/1991 Errege Dekretua (26ko EBO), EAEn Hezkuntza

Bereziaren irakaskuntza araytzen duen

HezkuntzaSailaren 1982ko irailaren 2ko Agindua (urriaren

7ko EHAA) eta gai honetan aplikagarri diren indarreko gainerako xedapenak ikusi ondoren, hau

ERABAKI DUT:

1. atala.- 1994/95 ikasturtetik aurrera, hezkuntza berezia irakasteko baimena ematea jarraian agertzen den ikastetxe pribatuari:

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

Udalerria: Barakaldo.

Herria: San Vicente de Barakaldo.

Kode zk.: 48000848.

Izen espezifikoa: «San Juan Bosco».

Egoitza: La Florida, 120.

Titularra: PP. Salesianos.

Baimena: hezkuntza bereziko unitate bat.

Ondoriozko osaera:

- Haur hezkuntzarako 2. zikloan: 3 unitate, 75 ikasposturako edukiera izango dutenak. - Lehen mailako hezkuntza: 16 unitate (OHOko 7. eta 8.a barne, irauten duten bitartean) 640 ikasposturako edukiera izango dutenak, eta hezkuntza bereziko unitate bat. - Lehen mailako lanbideheziketaren sekzioa: 2 unitate,

80 ikasposturako edukiera izango dutenak.

2. atala.- Agindu honetan baimendutako unitateko irakasle arduradunaren titulazioa aurkeztu beharko du ikastetxeak Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzan, unitatea ihardunean jarri aurretik. Horrela egin ezik, agindu honetan ematen den baimena baliorik gabe geratuko litzateke.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- agindu honetan dagoen baimen emateak ez du esan nahi, inolaz ere, hezkuntza itunen araubidearen bitartezko laguntzarik lortu denik.

Bigarrena.- agindu honen aurka administrazio-arekiko auzi errekurtsoa jarri ahal izango zaio Euskal Herriko

Auzitegi Nagusiari, Euskal Herriko Agintaritzaren

Aldizkarian argitaratu eta bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 1994ko irailak 29.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

FERNANDO BUESA BLANCO.


Azterketa dokumentala