Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

200. zk., 1994ko urriaren 20a, osteguna


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
3832

AGINDUA, 1994ko irailaren 29koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Gipuzkoako lurralde historikoko ikastetxe pribatuei hezkuntza berezia irakasteko baimena emateko dena.

Errenteriako «Sagrado Corazón» eta Donostia-San

Sebastiango «Apostolado del Sagrado Corazón» ikastetxe pribatuetako titularren legezko ordezkariak zentru horietan hezkuntza berezia emateko baimena eskatuz hasiarazitako espedientea aztertu da.

Hezkuntzako Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak izapidetu du espedientea eta espediente horri indarrean dauden legeek agindutako agiriak erantsi zaizkio.

Halaber, arlo honetan aginte duten erakundeek aldeko txostena eman dute.

Ikastetxe pribatuetan araubide orokorreko irakaskuntza ezunibertsitaria emateko baimenei buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Erregeren Dekretua (9ko

EBO), araubide orokorreko irakaskuntza ezunibertsitaria ematen dituzten ikastetxeek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezartzen dituen ekainaren 14ko

1004/1991 Errege Dekretua (26ko EBO), EAEn Hezkuntza

Bereziaren irakaskuntza arautzen duen Hezkuntza

Sailaren 1982ko irailaren 2ko Agindua (urriaren

7ko EHAA), eta gai honetan aplikagarri diren indarreko gainerako xedapenak ikusi ondoren, hau

ERABAKI DUT:

1. atala.- 1994/95 ikasturtetik aurrera, hezkuntza berezia irakasteko baimena ematea agindu honen eraskinean agertzen diren ikastetxe pribatuei.

2. atala.- Ikastetxeek beharrezko egokitzapenak egin beharko dituzte ikaspostu kopurua, eskolaunitate bakoitzeko irakasle/ikasle gehienezko ratioa eta irakasleen titulazio eta espezializazioari dagokionez, ekainaren

14ko 1004/1991 Errege Dekretuaren arabera. Egokitzapen hauek uztailaren 1eko 1487/1994 Errege

Dekretuak (28ko EBO) ezarritako epeetan egin beharko dira. 1487/1994 Errege Dekretu honek hezkuntzasistemaren antolamendu berria gauzatzeko egutegia onartzen duen ekainaren 14ko 986/1991 Errege Dekretua (25eko EBO) aldatu eta osatzen du.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- agindu honetan dagoen baimen emateak ez du esan nahi, inolaz ere, hezkuntza itunen araubidearen bitartezko laguntzarik lortu denik.

Bigarrena.- agindu honen aurka administrazio-arekiko auzi errekurtsoa jarri ahal izango zaio Euskal Herriko

Auzitegi Nagusiari, Euskal Herriko Agintaritzaren

Aldizkarian argitaratu eta bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 1994ko irailak 29.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

FERNANDO BUESA BLANCO.

ERASKINA

Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.

Udalerria: Errenteria.

Herria: Errenteria.

Kode zk.: 20003522.

Izen espezifikoa: «Sagrado Corazón».

Egoitza: Juan de Olazábal, z/g.

Titularra: «Hnos. del Sagrado Corazón».

Baimena: Hezkuntza Bereziko unitate bat.

Ondoriozko osaera:

- Haur hezkuntzarako 2. zikloan hiru unitate, 75 ikasposturako edukiera izango dutenak. - Lehen mailako hezkuntza: 16 unitate (OHOko 7. eta 8.a barne, irauten duten bitartean) 640 ikasposturako edukiera izango dutenak, eta hezkuntza bereziko unitate bat.

Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.

Udalerria: Donostia-San Sebastián.

Herria: Donostia-San Sebastián

Kode zk.: 20004095.

Izen espezifikoa: «Apostolado del Sagrado Corazón».

Egoitza: Martutene auz..

Titularra: «Religiosas del Apostolado».»

Baimena: hezkuntza bereziko unitate bat.

Ondoriozko osaera:

- Haur hezkuntzarako 2. zikloa: 2 unitate, 50 ikasposturako edukiera izango dutenak. - Lehen mailako hezkuntza: 8 unitate (OHOko 7. eta 8.a barne, irauten duten bitartean) 320 ikasposturako edukiera izango dutenak, eta hezkuntza bereziko unitate bat.


Azterketa dokumentala