Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila

2017ko EAEko ehiza azterketen deialdiak

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak


Egitura atal kudeatzailea

Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza


Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoan ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko 2017ko azterketarako deialdia egitea.

1go deialdia

Eguna: 2017ko otsailaren 11an

Ordua: 10:00etan

Tokia:

Araba: Letren Fakultatea. Unibertsitateko pasealekua 5 (Vitoria-Gasteiz)

Bizkaia: Ekonomia eta Enpresa Zientzietako Fakultatea (Sarrikoko Fakultatea),Blanco Garrido eraikina. Lehendakari Agirre 83 (Bilbo)

Gipuzkoa: Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola. Oñati plaza 1 (Donostia- San Sebastián)

2. deialdia

Eguna: 2017ko ekainaren 17an

Ordua: 10:00etan

Tokia: Letren Fakultatea. Unibertsitateko pasealekua 5 (Vitoria-Gasteiz)

Azterketan, test moduko 31 galderako galde-sorta bati erantzun beharko zaio, gehi erreserbako beste 3, baten bat baliogabetzen bada. Azterketa gainditzeko, gutxienez 24 galdera zuzen erantzun behar da. Azterketa egiteko denbora 50 minutu izango da gehienez.

Azterketako ikasgaiak Ehiza-baimenaren eta ehizatzeko gaitasunaren azterketaren uztaileko 29ko 160/2014 Dekretuaren II Eranskinekoak izango dira.

Nori Zuzendua

Hamalau urtetik gorako pertsonei. Adin hori beteta izan eta 18 urte bete ez dituztenek legezko ordezkariaren baimena eduki behar dute.

Araudia

Ebazpena, 2016ko abenduaren 16koa, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariarena, ehizatzeko gaitasun azterketetarako deialdia egitekoa 2017 urterako.

160/2014 Dekretua, uztailaren 29koa, ehiza-baimena eta ehizatzeko gaitasunaren azterketa arautzen dituena

2/2011 Legea, martxoaren 17koa, Ehizarena.

 


Harremanak norekin

Jesus Saez de Heredia eta Esther García de Garayo
Telefonoa: 945 01 96 57
Faxa: 945 01 63 10
E-maila: j-saez@euskadi.eus | e-ggarayo@euskadi.eus

Erantsi beharreko agiriak

Azterketa egunean hurrengo dokumentazio aurkeztu beharko da:

- Ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko azterketa egiteko 10 euroko tasa ordaindu izanaren ordainagiria.

- Identifikazio dokumentu bat (NAN, AIZ, Pasaportea edo Erkidego-Identifikazioa) aurkeztu behar da. Identifikazio dokumentuak egiaztatu behar du izena eman duen pertsonak eta azterketa egingo duena berbera dela.

- NANrik ez daukaten adingabekoek beren nortasuna behar bezala frogatzen duen dokumentazioa aukeztuko dute.


Dagokion tasa

10 euro.

Eskabideak Aurkezteko Epea

1go deialdia: 2016ko abenduaren 30tik, 2017ko urtarrilaren 31ra arte.

2. deialdia: 2017ko apirilaren 24tik, maiatzaren 26ra arte.


Eskabideak aurkezteko lekua

 

On line egingo dira eskabideak, interneten bidez, pauso hauek emanez:

1. Eskabide on-line ireki 

2. Dagokion eskabide eredua bete.

3. Azterketari dagokion tasa (10 euro) ordaindu; ez dira inskribatutzat hartuko tasa ordaindu ez dutenak, inskribatzeko amaiera-data baino lehen.

Tramiteen deskripzioa

Ez dira azaltzen


Egitura Atal Ebazlea

Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendaria


Ebazteko epea

EHAAn argitaratu eta hiru hilabete ondoren.

Ebazpena, 2017ko ekainaren 28koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez onartzen baita ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko proben 2017ko ekaineko deialdian azterketa gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda.

Isilbidearen Ondorioak

Ez dagokio


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

Eskabidea on-line

Bestelako Agiriak

Ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko azterketetarako egitaraua

Ehizaren liburua - azterketaren gida

Ehiza Jasangarriari buruzko azterlana (Euskadiko Ehiza Federakuntzak)


Oharrak

Ez dago

Abisua

Esta información tiene únicamente carácter orientativo, por lo que no sustituye ni modifica las Disposiciones normativas que regulan los diferentes procedimientos administrativos ni, en consecuencia, puede dar origen a derechos u obligaciones que no se encuentren contempladas en la Reglamentación específica.


Azken aldaketa

11/12/2017