9. Jendaurreko Ikuskizun eta Jolas Jarduerak arautzen dituen Legea aldatzeko Lege-proiektua.
IX Legealdiaren bukaera dela eta tramitazioa bertan behera utzi zen
Saila
Helburuak eta Sektoreak
Ikuskizun eta jolas-jarduerei buruzko legedia ez da mugatu behar halakoetarako segurtasun-baldintzak ezartzera; babes-beharra duten bestelako interes publikoak ere aintzat hartu behar ditu, hala nola, osasungarritasun- eta higiene-bermeak, ingurumena eta kultura-ondarea babestea, gutxitasunak dituzten pertsonak integratzea, jendaurreko ikuskizunen eta jolas-jardueren kalitatea sustatzea, atseden hartzeko eskubidea edo haurrak eta gazteak babestea.
Orobat, jendaurreko ikuskizunekin eta jolas-jarduerekin lotura duten askotariko pertsona moten eskubideak eta betebeharrak indartu edo argituko dituzten legezko neurriak sartuko dira jendaurreko ikuskizunen eta jolas-jardueren araudira. Ikusleei edo pertsona erabiltzaileei eta antolatzaile, artista edo jardueren zerbitzura dauden langileei buruzko neurriez gain, halako ikuskizun eta jolasak egiten diren tokietatik hurbil bizi diren eta, horregatik, ondorio kaltegarriren bat jasan dezaketen pertsonei loturiko arauak ere ezarriko dira.
- Ikuskizunen eta jardueren katalogora sartzea halakoetako adierazpen garaikideetako zenbait, gaur egungo katalogoan sartuta ez daudenak; eta administrazioen eskumenen banaketa errealitate berrietara egokitzea, ardatz nagusitzat udaletaranzko bokazio dezentralizatzailea izanik, modu malguan.
- Jendaurreko Ikuskizunetarako eta Jolas Jardueretarako Euskal Kontseiluan jendaurreko ikuskizunetan eta jolas-jardueretan tartean izaten diren gizarteko sektore guztien ordezkariei lekua egitea.
- Lokal jakin batzuetan sarbidea eta edukiera kontrolatzeko sistemak eta zaintza-zerbitzuak eskatzeko aukera aztertzea.
- Lurralde- eta hirigintza-plangintzarako gaitasuna zehaztea, jendearentzat irekitako espazioak eta establezimenduak toki egokietan izango direla eta irisgarritasun segurua izango dutela bermatuko duten zehaztapenak ezartzeko.
- Jendaurreko ikuskizunen, jolas-jardueren eta halakoak egiten dituzten establezimenduen gaineko administrazio-kontrolaren araubidea malgutzea.
- Jendaurreko ikuskizun edo jolas-jarduera mota jakin batzuetarako baimenak emateko administrazioaren esku-hartzea ahalik eta gehien sinplifikatzea, bereziki baldin edukiera mugatua badute edo balio kultural edo artistiko berezia badute.
- Ikuskatzeen eta zigorren araubidea egokitzea, eta bestelako tipifikazio eta zigor-neurri eraginkorragoak aurreikustea; eta espedientea hasi aurreko edo berehalako behin-behineko neurriak arautzea.
- Aisialdi eta ikuskizunak eskaintzen dituzten enpresak.
- Administrazio publikoak.
- Herritarrak, oro har.
Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan
Lortutako faseak
Documentuak | Fase | Hasiera data | Amaiera data | Egoera |
---|---|---|---|---|
Ikusi | 1.1. aldia: Sailburuarean agindua, prozedura has dadin. | 2011/07/11 | 2011/07/15 | Amaituta |
Ikusi | 2.1. aldia: Sailburuak testu idatzia onartzea. | 2011/07/16 | 2011/11/28 | Amaituta |
Ikusi | 2.2. aldia: Negoziazio, entzunaldi edota kontsulta izapidea. | 2011/11/28 | 2012/01/31 | Amaituta |
--- | 2.3. aldia: Aginduzko txostenak eta irizpenak. | 2012/02/01 | 2012/09/01 | Amaituta |
--- | 2.4. aldia: Jarraitutako prozeduraren memoria laburra. | 2012/09/01 | 2012/10/01 | Amaituta |
Ikusi | 3.1. aldia: Gobernu Kontseiluaren onarpena. | 2012/10/02 | 2012/07/17 | Amaituta |
Burutu gabeko faseak
Documentuak | Fase | Aurreikusitako hasiera data | Aurreikusitako amaiera data | Egoera |
---|---|---|---|---|
--- | 4.1. aldia: Parlamentura bidaltzea. | 2012/07/18 | 2012/12/31 | Hasi gabe |