Historia Kliniko Digitala zabaltzea: Osabide eta Presbide egoitzetan

Erakunde:
Enplegua eta Gizarte Politikak, Osasuna
Órgano:
Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Zuzendaritza, Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua aribidean

Helburuak

Osasun Sailaren eta ASEKren xedeetako bat da “OSABIDE” Historia Kliniko Digitala adinekoen egoitzetara hedatzea historia kliniko bakar baten bitartez osasunaren arloko profesionalen arteko komunikazioa errazteko eta pazientearen segurtasuna bermatzeko.

Historia klinikoa eskuragarri egoteko xedea hauxe da: Osakidetzara eta zerbitzu publiko soziosanitarioetara jotzen duten pertsonek ahalik osasun arretarik hoberena jasotzea. Horrela lortu nahi da arauz ezarritako gaikuntza duten osasunaren arloko profesionalek aurrean aipatutako zerbitzu publikoak erabiltzen dituzten pertsonen historia kliniko eguneratuak erraz eskuratu ahal izatea arretaren jarraitasuna bermatzeko.

2014ko abuztuan pilotajea hasi zen, lurralde bakoitzean egoitza bat hautatuta; prozesua 2015eko azaroaren 10ean amaitu zen, 20 egoitzatan (4 Araban, 10 Bizkaian eta 6 Gipuzkoan) egindako pilotajean.

Eremua

Legegintzaldia

XI. Legegintzaldia

Parte-hartzaileak eta eragileak

  • Euskadiko koordinazio soziosanitarioa.
  • Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseilua.
  • Osakidetza
  • Osasun Saila
  • Foru Aldundiak: Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.
  • Egoitzetako arduradunak.

Proiektua burutzeko aurreikusi den epea

2013/01/01 - 2016/01/31

Burutu gabeko mugarri / produktuak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Osabide eta Presbide ezarrita; estaldura: 2016ko uztailean %35etik gora eta 2016ko abenduan %50etik gora Hasi gabe

Lortutako mugarri / produktuak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Lantaldea eratu Amaituta
Proiektuaren definizioa eta irismena Amaituta
Pilotajea (20 egoitza) eta hobetu beharreko alderdiak zehaztu Amaituta
Hedapena hasi eta hobekuntzak txertatu (Presbideren eta egoitzetako laguntzaren kudeaketarako sistemen arteko elkarreragingarritasuna) Amaituta