Suediako Goi-mailako Lanbide Heziketako arduradunek euskal Lanbide Heziketa bisitatu dute

Argitalpen-data: 

Euskadin dira egunotan, bisitan, Swedish National Agency for Higher Vocational Education agentzia suediarreko arduradunak. Suediako Goi-mailako Lanbide Heziketaren eskaintza gainbegiratzeaz arduratzen den gobernu-erakunde honen asmo nagusia honako hau da: Lanbide Heziketako ikastetxeen etengabeko hobekuntza  kudeatzeko eta eskaintzen dituzten zerbitzuen kalitatea bermatzeko ereduak eta sistemak -Euskadiko Lanbide Heziketak berak diseinaturikoak- ezagutzea, eta bereziki sistema horiek ikastetxeetan nola aplikatzen diren.

Lanbide Heziketako Sailburuordetzan Etengabeko Hobekuntzarako Arloan diharduten arduradunen eskutik –Tknikan atzo buruturiko zenbait lan bileraren bidez- ezagutu ahal izan dute nola diseinatu dituen Euskadiko Lanbide Heziketak aipaturiko kudeaketa eta kalitate sistema horiek, eta nola ondoren orientabideak eman zaizkien ikastetxeei, horiek aplikatzeko.

Informazio gehiago