Routes Europe funtsezko bultzada izango da Euskadiko aireko konektibitaterako eta hura nazioartean proiektatzeko

Argitalpen-data: 

Apirilaren 22 eta 24 bitartean, BECen Routes Europe 2018, aireko konektibitateari buruzko nazioarteko kongresu garrantzitsuena egingo da. Bertan, 1.100 profesional batzea aurreikusten da eta Euskadik arloan duen ahalmena erakutsiko du, lurreko eta itsasoko eta aireko konektibitateko azpiegitura multimodal sendoen bidez eta askotariko eskaintza turistikoaren bidez.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak, Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru diputatuak eta Bilboko alkateak Routes Europe 2018 edizioa aurkeztu dute. Azaldu dute “Routesen aireko konexioen diseinuko eta sustapeneko hiru eragile nagusiak batuko direla: airelineak, aireportuak eta helmugak”. Hori dela eta, “Routes 2018 Bilbon izateak Euskadi Europako erakusleihoan kokatzen du; bertan, konexio berriak baloratzen eta erabakitzen dira, epe ertain eta luzera. Aukera paregabea da aireko konektibitateko preskriptore garrantzitsuenei gure ahalmen eta azpiegiturak erakusteko, bai eta gure herrialdeak bidaiarien helmuga gisa dituen elementu erakargarriak ere”.

Routes aukera ona dela mundu guztiari Euskadi  - Basque Country erakusteko, oso konektatuta dagoen lurraldea; munduko aireko jarduera diseinatzen eta kudeatzen dutenei Euskadiko aireportuen ahalmena eta Europaren hego-mendebaldean duen kokapen estrategikoa erakutsi ahal izateko aukera, kontuan hartuta, gainera, intermodalitate osoa eta eraginkorra, gure azpiegiturei esker: portuak, errepideak, trenbide-sarea eta plataforma logistikoak.

  

Informazio gehiago