Nazio Batuen Batzar Orokorrak ofizialki Nekazaritza Familiarrarentzako Hamarkada 2019-2018 hartzen du, Euskaditik bultzatutako mundu mailako ekimena

Argitalpen-data: 

Nazio Batuen Erakundeko Batzarrak, 72. sesioan, onartu du Nekazaritza Familiarrerako Hamarkada 2019-2028. Hamarkada hau Nekazaritza Familiarra bultzatuko duten politika publiko hobeak bultzatzeko marko bezala balioko du eta gosea eta txirotasuna murrizteko aukera bakarra eskaintzen digu, Garapen Jasangarriko Agenda 2030erko Helburuak betetzeko hain zuzen.

 

Hamarkada hau egiteak munduko Nekazaritza Familiarraren alorrean gertaera historikoa suposatzen du, gizarte zibilak egindako kanpaina baten fruitu baita, zeina AIAF+10 ekimenean txertatzen den Nekazaritza Familiarraren Nazioarteko Urtean izandako arrakastei jarraipena ematen, AIAF-2014.

 

“Egun, ezinbesteko aukera baten aurrean gaude: Nazioarteko Komunitateak aurre egiten ari ditugun erronken tamainaren aurrean, aldaketa klimatikoa, nahitaezko migrazioak, pobrezia eta bazterketa barne, beharrezkoa da kemenez Nekazaritza Familiarraren alde egitea, politika, programa eta 5 kontinenteetan sektoreari laguntza prozesuak bultzatuz” dio Auxtin Ortizek, Munduko Landaguneko Zuzendariak.

 

Informazio gehiago