Garapenerako Lankidetzaren 2018-2021 aldirako IV. Gida Planaren onarpena

Argitalpen-data: 

Kontseilu Gobernuak gaur, uztailak 24, Garapenerako Lankidetzaren 2018-2021 aldirako IV. Gida Plana onetsi egin du. Plan hau 2018ko lehen seihilekoan landu da eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren barruan eratutako zazpi lantaldek sorrarazitako hausnarketetatik abiatu zen hasierako proposamena, eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluaren esparruan antolatutako lan-jardunaldi batzuetan kontrastatu ziren haien ideia nagusiak. Horretaz gain, garrantzizko bi oinarri izan ditugu, plangintza honen planteamendua gidatu dutenak: Garapenerako Lankidetzaren 2018-2021 Urte Anitzeko Plangintza Estrategikoaren Orientabide Orokorrak eta Eusko Biltzarreko Giza Eskubide eta Berdintasun Batzordean 2017ko abenduaren 20an onetsitako 35 ebazpenak; eta Garapenerako Lankidetzaren 2014-2017 aldirako III. Gida Planaren ebaluazioa, 21 gomendio proposatzen dituena planaren diseinua eta ebaluagarritasuna hobetzeko, eta baita helburuak lortzeko kudeaketa hobetzeari buruzko 5 ikasbide eta oraingo plan hau lantzeko 6 erronka ere.

IV Gida Planaren lehen zirriborroa kontsulta publikora jarri zen Irekia atariaren bitartez, eta gizarte-eragileen eta erakunde-mailako eragileen iritziak eta ekarpenak jaso ziren. Jarraian, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluaren osoko bilkuran aurkeztu zen, eta hark aginduzko txostena egin zuen ekainean. Azkenik, Gobernu Kontseiluak onetsi egin du.

Informazio gehiago