Eusko Jaurlaritzarentzat eremu estrategikoa den Kultura eta Sormen Industrien inguruko beren apustua azaldu dute Flandriako ordezkariek Euskadin

Argitalpen-data: 

Eusko Jaurlaritzak eta Flandriako Gobernuak 2015 urtean sinatutako lankidetza-akordioaren esparruan, Kulturako sailburuordeak ‘Sormenaren sustapena Flandrian’ jardunaldia inauguratu du Euskadiko Artxibo Historikoan, lurralde horretako Kultura eta Sormen Industrien (KSI) garapenaren ingurukoa. Bertan Flanders District of Creativity-ko (Flanders DC) ordezkariek hartu dute parte, Flandriako Exekutiboak enpresen eremuan sormena bultzatzeko sortutako erakundeko kideek.

Jardunaldian, Kultura eta Sormen Industrien alde egindako apustua azaldu dute Flanders DCko arduradunek, lurralde horretako kulturaren eta sormenaren inguruan berrikuntza bultzatzeko aukera bat den aldetik. Hala, Kultura eta Sormen Industriei lotutako sektoreetan berrikuntza bultzatzeko tresnak ezagutzera eman dituzte, baita programa zehatz batzuk ere, diseinua, moda edo bideo-jokoak bezalako sektoreen ingurukoak.

Zentzu honeta, Kulturako sailburuordeak adierazi duenez, “garrantzi handiko apustua egiten ari da Euskadi Kultura eta Sormen Industrien alde, eta Flandria erreferentzia da eremu horretan”.

Informazio gehiago