Kanpo Harremanetarako Aholku Batzordeak Euskadi Basque Country 2020 Estrategia eguneratzeko jaso diren ekarpenak aztertu ditu

Argitalpen-data: 

Iñigo Urkullu lehendakaria Kanpo Harremanetarako Aholku Batzordearen bilera buru izanda gaur arratsaldean. Bilerak balio izan du gizarte eragileak eta erakundeak egindako ekarpenak aztertzeko, Euskadi Basque Country 2020 nazioartekotze estrategiaren eguneratzeari begira irekita dagoen prozesuan.

Kanpo Harremanetarako Aholku Batzordea joan zen urteko uztailean osatu zen, gizarte zibilak parte hartzeko eztabaida gune ireki modura, Euskadin nazioartekotzeari buruzko eztabaida eta aholkularitza bultzatzeko asmoz.

Batzordea Euskadiko eragileek osatzen dute gehien bat, eta batzordekideak askotariko profiletakoak dira eta nazioarteko esparruaren ezagutza zabala dute; besteak beste, soziala, akademikoa, kulturala, teknologikoa eta enpresa-arlokoa.

Informazio gehiago