Argitalpen-data: 2015/04/24

Data4Action europar proiektuak datu energetikoen trukea errazten du toki mailan

Urtebete igaro da Data4Action europar proiektua abiatu zenez geroztik; bertan, Eusko Jaurlaritzako Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) eta Ihobe ingurumen jarduketarako sozietateak -biek enpresa publikoek- parte hartzen dute Europako beste herrialde batzuetako 12 bazkiderekin batera. Proiektuaren helburu nagusia da informazio energetikoa erakunde publikoen eta datuen hornitzaileen artean trukatzeko lankidetza ereduak sustatzea; horren bidez, datuak eskuratzeko bidea errazten da, Energia Jasangarriko Ekintza Planen (EJEP) jarraipena toki mailan egin ahal izateko. Data4Action proiektuak informazio-zentro bateratu baten sorrera bultzatuko du parte hartzen duen eskualde bakoitzean; horren bitartez, informazio energetikoaren hornitzaile batzuen datuak eskainiko zaizkie tokiko erakundeei.

Informazio gehiago