08. Turismo Legea.
Saila
Helburuak eta Sektoreak
Lege honen helburua Euskadiko turismo-jardueraren araudia eguneratzea da, turismo-sektorea antolatzea eta diziplina ezartzea, baita turismo alorreko Administrazioen oinarriak eta jarduera-irizpideak ezartzea ere.
a) Turismo-politikaren jardueren oinarriak finkatzea.
b) Turismo kontuetan diharduten administrazioen jarduera koordinatzea.
c) Turismo alorreko baliabideak sailkatzea eta mugatzea.
d) Turismoko baliabide eta zerbitzuen eskuragarritasun unibertsala eta informaziorako eskubidea aukera berdintasunean sustatzea.
e) Turismo-erabiltzaileen eskubide eta betebeharrak arautzea, baita beraien babesa ere.
f) Turismo-enpresen eta alorreko profesionalen jarduera antolatzea.
g) Ostatua ematen duten turismo enpresak, bitartekaritza lana egiten duten turismo-enpresak, turismo alorreko lanbideak, informazio-enpresak eta turismorako interesa duten jarduerak gauzatzen dituzten enpresak definitzea eta sailkatzea.
h) Konkurrentzia desleiala eta legez kontrako edo ezkutuko eskaintza erauztea.
i) Turismo-baliabideak babestea eta hauen degradazioa edo suntsiketa eragoztea, hauek modu egokian erabiltzen saituz, horrela, beraien iraunkortasuna eta kontserbazioa bermatzeko.
a) Euskadiko Administrazio Publikoan, turismo-sektorean eskuduna dutenak.
b) Turismo-enpresak
c) Turismo-erabiltzaileak
Aurrekontu eta finantzetan eragina
Eragin ekonomikoaren inguruko txostenaren zain, aurretik arauditik kanpo utzitako jarduera ekonomiko berriak arautzen baitira (turismorako etxebizitzak eta etxe partikularretan eskainitako gelak), eta beste batzuk lehen aldiz arautzen baitira (turismo-gidariak, bitartekaritza-enpresak, etab.)
Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan
Lortutako faseak
Documentuak | Fase | Hasiera data | Amaiera data | Egoera |
---|---|---|---|---|
Ikusi | 1.1 fasea: Sailburuaren agindua, prozedurari ekiteko | 2015/01/01 | 2015/01/31 | Amaituta |
Ikusi | 2.1 fasea: Idatzitako testuaren sailburuaren onarpena | 2015/02/01 | 2015/02/28 | Amaituta |
Ikusi | 2.2 fasea: Negoziazio, entzunaldi edota kontsulta izapidea | 2015/03/01 | 2015/03/31 | Amaituta |
Ikusi | 2.3 fasea: Aginduzko txostenak eta irizpenak | 2015/04/01 | 2016/01/31 | Amaituta |
Ikusi | 2.4 fasea: Jarraitutako prozeduraren memoria laburra. | 2016/02/01 | 2016/02/08 | Amaituta |
--- | 3.1 fasea: Jaurlaritzaren Kontseiluan onartzea | 2016/02/09 | 2016/02/29 | Amaituta |
--- | 4.1 fasea: Legebiltzarrera bidaltzea | 2016/03/01 | 2016/03/15 | Amaituta |