11. Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Autonomia Erkidegoko Legea
Legearen proiektua legebiltzarrari bidalita
IDENTIFIKAZIOA
Saila
Enplegua eta Gizarte Politikak;
Jaurlaritzaren Lehendakaritza
Helburuak eta Sektoreak
Euskadin, Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeen estatutua erabakitzea, aurrera egitea haien identifikazioan ekimen eta esku-hartze sozialeko erakunde gisa, irabazi-asmorik gabeko sektorea delako definiziotik harago joanda, eta haien gizarte-ekarpenaren garrantzia, bereziki politika sozialen esparruan, eta haietan parte-hartze aktiboa izateko duten eskubidea onartuz.
Beste helburu batzuk
- Hirugarren sektore sozialaren eta sektore publikoaren, hala nola sektore sozialaren eta enpresa-sektorearen arteko lankidetza-mekanismoak sistematizatzea eta sendotzea, sektoreen arteko intersekzio- eta lankidetza-guneen definizioan aurrera eginez.
- Araudian finkatzea hirugarren sektore sozialaren eta sektore publikoaren nahiz sektore sozialak egun diharduen edo jardun beharko lukeen beste gizarte-eragileen arteko bitartekotza-guneak.
- Herri-administrazioek eta beste gizarte-eragile batzuek hirugarren sektore soziala sustatzeko tresnak eta politikak sistematizatzea eta indartzea.
Eraginpeko gizarte-sektoreak
- Hirugarren Sektore Soziala: ekimen eta esku-hartze sozialeko erakundeak, gizarte-esparrukoak (familia-elkarteak, zaharrak, gazteak, emakumeak, etorkinak, gizarte-ekintza eta garapenerako nazioarteko laguntza, besteak beste).
- Sektore publikoa: EAEko legegintza-organoak eta herri-administrazioak.
- Enpresa-sektorea: enpresak eta enpresa-erakundeak.
Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan
2014ko bigarren seihilekoan
ELABORAZIO FASEAK
Lortutako faseak
Documentuak | Fase | Hasiera data | Amaiera data | Egoera |
---|---|---|---|---|
Ikusi | Fase 1.1: Sailburuaren agindua, prozedura has dadin | 2014/05/01 | 2014/05/31 | Amaituta |
Ikusi | Fase 2.1: Sailburuak testu idatzia onartzea | 2014/06/01 | 2014/09/09 | Amaituta |
Ikusi | Fase 2.2: Negoziazioa, entzunaldi edota kontsulta izapidea | 2014/09/10 | 2014/10/03 | Amaituta |
Ikusi | Fase 2.3: Aginduzko txostenak eta irizpenak | 2014/10/04 | 2015/01/15 | Amaituta |
Ikusi | Fase 2.4: Jarraitutako prozeduraren memoria laburra | 2015/01/16 | 2015/01/23 | Amaituta |
Ikusi | Fase 3.1: Gobernu Kontseiluaren onarpena | 2015/01/24 | 2015/02/03 | Amaituta |
--- | Fase 4.1: Parlamentura bidaltzea | 2015/02/04 | 2015/02/28 | Amaituta |
Legebiltzarrean tramitazioaren egoera
Azken aldaketa: 2016/10/17