Nahiko! Programa
Berdintasunerako, errespeturako eta biolentzia-ezarako Hezkidetza programa
Nahiko! 2017-2019 Programaren VI. Jardunaldi orokorra
Hezkidetzari buruzko formazioa
2019ko Martxoaren 22an egingo den NAHIKO! 2017-2019 Programaren VI. Jardunaldia antolatu du Emakundek. Jardunaldia Eusko Jaurlaritzaren Bilboko Ordezkaritzan izango da (Kale Nagusia 85, 48011 Bilbo).
Izena emateko epea 2019ko Martxoaren 20an bukatuko da. Horretarako, honekin batera daukazuen izen-emate orria bete behar duzue eta helbide honetara bidali: emakunde.nahiko@orebe.net
Eskaerak jasotzen diren ordenaren arabera onartuko dira, beti ere aretoaren edukiera bete arte.