Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gipuzkoako Museoak: Mineralen eta Fosilen Museoa

Museoaren BarrukoaMuseoaren sorkuntzarako lehen fondoak Nicasio Aguadok Urretxuko Udalari egindako donaziotik etorri ziren.

Museoko fondoak bi sailetan banatuta daude: batetik Mineralogia Saila eta bestetik Paleontologia Saila. Lehenengoan 1.000 kristalizazio inguru daude sistematikoki sailkatu eta katalogatuta, haien kristalokimikaren arabera egindako taldetxotan erakusten direnak. Bigarrenean Lurra sortu zenetik Pleistozeno garaira arteko aro geologiko desberdinen berri ematen duten fosilak daude erakusgai (bost kontinenteetako landareak, itsas-artropodoak, trilobiteak, krinoideak, equinidoak, arraiak eta abar.

Arroka mota adierazgarrienen berri ematen duen jostailu didaktiko bat ere badago, harri magamatikoak, sedimentuzkoak eta metamorfikoak nolakoak diren erakusten duena.


Museoaren BarrukoaEdukiak

Mineralogia alorreko 1.000tik gora kristalizazio eta hainbat aro geologikotako fosilak.

Jarduerak

  • Erakusketak
  • Hitzaldiak
  • Bideo eta zinema zikloak
  • Tailerrak
  • Ikastaroak
  • Lehiaketak
  • Txango mineralogiko eta paleontologikoak

Museoaren EraikinaHelbidea:

Jauregi kalea, 19
20700 URRETXU
Tel.: 943 03 80 88
Faxa: 943 03 80 89

e-mail:
kultura.ur@urretxu.eus
Web: www.gipuzkoakomuseoak.net

Ordutegia:

Astelehenetan: 17:30-20:30
Asteartetik ostiralera: 10:00 -12:30 / 17:30-20:30
Larunbatetan: 10:00-12.30

Harrera: Doan (bisita librea).

Zerbitzuak: Bisita gidatuak taldean egiteko aukera (gutxienez 10 pertsona)

                   Bisita gidatuaren sarrera: 3 euro