[leizaola_saria_2015] Euskal autonomiarekin zerikusia duten ikerlanetarako "Jesús María Leizaola"-2015 saria
IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea
Euskal autonomiarekin zerikusia izanik edo horren azterketarako eta sakontzerako balioa izanik, hainbat aztertze eta ikerkuntza ikkuspuntutatik egindako monografia izaera duten ikerlanetarako "Jesús María Leizaola"-2015 sariaren deialdia egitea.
-
Pertsona fisikoak
Informazio xehatua
Eskakizunak:
- Norbanakoak zein horretarako eratutako lantaldeak auzkez daitezke sarira. Lantaldea aurkeztzen bada, argi eta garbi adieraziko da nor izango den ikertalde horren arduraduna
- Lanek argitaratu gabeak izan beharko dute, eta euskaraz zein gazteleraz eginak
-
Ikerlanek funtsean aurreko urteetan aurkeztutako beste ikerlan batzuekin identitate handia ez dute izango
Informazio xehatua
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
-
Aurreko hiru deialdietakoren batean Leizaola saria lortu ez izana
Informazio xehatua
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
-
Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei
Informazio xehatua
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko. Eskabide-orrian dagokion erantzukizunpeko adierazpena hautatu behar da.
- Lanek gutxienez ehun orrialde izan beharko dituzte, makinaz idatzita lerro artean tarte bikoitza utziz
Sariaren ordainketa, aldi bakar batez egingo da, esleipena egin eta gero.
- IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea > IVAPeko Zuzendaritza
- IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea > IVAPeko Zuzendaritza
-
Eskabidea eta dokumentazioa aurkezteaAurkeztu beharreko dokumentuak
-
Atzera egitea
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administraizoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90 eta 91garren artikuluetan)
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Uko egin
Ebazpena eman ondoren, uko egiteko aukera dago.
Uko eginez gero, babesten zaituzten eskubideak galtzen dira.
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administraizoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90 eta 91garren artikuluetan)
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Epea luzatzea
Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, interesdunak, aukera izango du zuzentze eskakizunean epea gehitzea eskatu.
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administraizoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (49 garren artikuluan).
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Eskaera zuzendu
Eskaerak ez baditu betetzen deialdiaren arauan ezarritako baldintzak, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Ez badituzu zuzentzen, eskaeran atzera egin duzula pentsatuko da.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatzen dizkizun agiriak, zuzentzeko eskaera jakinarazten baldin bazaizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta administrazioak ez eskatu.
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Jakinarazpenetarako datuak aldatzea
Espedientea ireki badago, jakinarazpenetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala aldatu ditzakezu.
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Gora jotzeko errekurtsoa
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)
Aurkeztu beharreko dokumentuak
IVAPeko helbide hauetako edozeinetan:
a) Donostia, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
b) Alameda de Recalde, 18. 48009 Bilbao
c) San Bartolomé, 28. 20007 Donostia-San Sebastián
d) Universidad, s/n. 20560 Oñati
Astelehenetik ostiralera jendaurreko ordutegia 08:30etik 14:00etara da.
Telefono bidezko arreta: 945-017667