[leizaola_saria_2015]  Euskal autonomiarekin zerikusia duten ikerlanetarako "Jesús María Leizaola"-2015 saria

IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea

LABURPENA
Xedea

Euskal autonomiarekin zerikusia izanik edo horren azterketarako eta sakontzerako balioa izanik, hainbat aztertze eta ikerkuntza ikkuspuntutatik egindako monografia izaera duten ikerlanetarako "Jesús María Leizaola"-2015 sariaren deialdia egitea.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Pertsona fisikoak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Norbanakoak zein horretarako eratutako lantaldeak auzkez daitezke sarira. Lantaldea aurkeztzen bada, argi eta garbi adieraziko da nor izango den ikertalde horren arduraduna
Betekizunak eta merezimenduak
  • Lanek argitaratu gabeak izan beharko dute, eta euskaraz zein gazteleraz eginak
  • Ikerlanek funtsean aurreko urteetan aurkeztutako beste ikerlan batzuekin identitate handia ez dute izango Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Aurreko hiru deialdietakoren batean Leizaola saria lortu ez izana Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko. Eskabide-orrian dagokion erantzukizunpeko adierazpena hautatu behar da.

  • Lanek gutxienez ehun orrialde izan beharko dituzte, makinaz idatzita lerro artean tarte bikoitza utziz
Aurrekontuko zuzkidura
14.000 euros
Prestazio ekonomikoa
Ordainketa-modua:

Sariaren ordainketa, aldi bakar batez egingo da, esleipena egin eta gero.

Deitzen duen erakundea
  • IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea > IVAPeko Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
  • IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea > IVAPeko Zuzendaritza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Sei hilabete deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Ebazpena emana
Esleipenaren Ebazpena (PDF) [2015/10/20]
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  3 hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Harremanetarako datuak

IVAPeko helbide hauetako edozeinetan:

a) Donostia, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
b) Alameda de Recalde, 18. 48009 Bilbao
c) San Bartolomé, 28. 20007 Donostia-San Sebastián
d) Universidad, s/n. 20560 Oñati

Astelehenetik ostiralera jendaurreko ordutegia 08:30etik 14:00etara da.

Telefono bidezko arreta: 945-017667