Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kultura Auzolanean

Zer da Kultura Auzolanean?

Kultura Auzolanean planak euskal kultura osoaren ikuspegi estrategikoa, jardun-irizpideak eta lehentasunak agente publikoen eta pribatuen artean adosteko tresna izan nahi du. Prozesuaren lehenengo fase honetan kulturaren arloan 2014-2015 aldirako Administrazio Publikoek erakundeen artean adostutako plangintzaren emaitza aurkeztuko da kontrastatzeko (20 proiektu 2014rako eta beste 20 proiektu 2015erako). Azken batean, kultura-plangintzaren eta jardun koordinatuko ildoen joera aurkezten du. Akordioa, adostasuna eta erakunde arteko lankidetza funtsezko elementuak dira, beraz, EAEko esparru kulturala kudeatzeko.

Zer egin da orain arte eta gaur egun nolako egoera daukagu?

Kultura Auzolanean plana 2013ko ekainean jarri zen martxan, eta plana lantzeko EAEn orain arte gauzatu diren plangintza-prozesuak hartu dira kontuan, batez ere, Kulturaren Euskal Plana eta Kulturen Aldeko Herritar Kontratua. Hasteko, lehen dokumentu bat landu zen eta Erakunde arteko Batzordean aurkeztu zen, eztabaidatzeko, kontrastatzeko eta Administrazioek onartzeko. Horretara bideratutako hiru bilera egin ziren, 2013ko urrian eta abenduan eta 2014ko martxoan.Ondoren, 2014ko martxoa-apirila aldian, ekintza-proposamena sektore-elkarteetan aurkeztu eta landu zen, proposamena egungo kultura-eremu desberdinen premiekin eta lehentasunekin osa zedin. Hilabete horretan bertan webgune hau ireki zen, plana zabaltzeko eta herritarrek kulturan eta zentzu zabalagoan, kultura-sektorean parte har dezaten sustatzeko.Egindako ekarpenak jaso ondoren, 2014-2015 Kultura Auzolanean proposamen berria Kulturaren Euskal Kontseiluan aurkeztu zen. Kontseiluaren osaera 2014 apirila-maiatza aldian berritu ondoren, lehen osoko bilkura 2014ko ekainaren 25ean egin zen. Horrela, Kulturaren Euskal Kontseiluak bere zeregina betetzen jarraitu du euskal administrazioen eta kultura-agenteen artean kontsultak egiteko eta lan egiteko topagune gisa.Uztailetik aurrera, talde operatiboekin bilerak egiten hasi ziren hainbat proiektu garatzeko, eta 2014ko abendurako Kultura Auzolanean Planean bildutako 20 proiektuetatik 15 aktibatu ziren. Gainera, Erakunde arteko Batzordeak nahiz Kulturaren Euskal Kontseiluak beren lana egiten jarraitzen dute. Erakunde arteko Batzordea 2014ko maiatzean eta urrian eta 2015eko urtarrilean bildu zen. Bestalde, Kulturaren Euskal Kontseiluaren bigarren osoko bilkura 2015eko otsailaren 11n egin zen.

Lehen jarraipen txostena, 2014ko uztaila-abendua aldiari dagokiona, landu da; bigarren jarraipen txostena, berriz, 2015eko urtarrila-ekaina aldiari dagokio.

2015ean zehar talde operatiboen esparruan proiektuen garapenarekin aurrera egin zen.

2016ko otsailaren 2an Kulturaren Euskal Kontseiluaren hirugarren osoko bilkura ospatu zen, 2014-2015eko proiektu guztien eremuan garatutako lana aurkeztu zen eta jarraipeneko txostena betearazlea

Saio honetan, honez gain, 2016rako planifikazio eta parte-hartze proposamena aurkeztu zen, 4 lan-ildoen garapenean oinarritzen.

Informazio gehiago:

Kultura Auzolanean - Logotipo

www.kulturaauzolanean.net