Lan eta Justizia Saila

Lantokiaren irekieraren edo jarduera berabiaraztearen komunikazioa

Deskribapena


Lantokiaren irekieraren edo jarduera berrekitearen berri ematea, hainbat aldaketa, handiagotze edo eraldaketa egin ostean, nork eta enpresarioak egin eta bete behar du, aintzat hartuta martxoaren 14ko 1/1986 Lege-dekretuaren 6.1. artikulua, neurri administratibo, finantzario, fiskal eta laboralei buruzkoa.

Komunikazioa edo berri ematea enpresarioarena da, egindako jaduera edozein dela ere, nahiz eta badiren beste aginpide batzuek egin beharreko komunikazioak edo eman beharreko baimenak, aintzat hartuta martxoaren 14ko 1/1986 Lege-dekretuaren eranskina, edo kasu bakoitzean indarrean den araudia.

Lantokiaren irekieraren edo jarduera berrekitearen berri enpresarioak eman beharko du, aldez aurretik, edo irekiera horren atzean den jazoera gertatu eta hurrengo hogeita hamar egunetan, eredu ofizialen A atalarekin bat.

Urriaren 24ko 1627/1997 Errege Dekretuaren aplikazio-eremuaren baitan jasota dauden eraikuntza-lanetan aintzat hartu behar dira gutxieneko segurtasun- eta osasun-neurriak, eta horretan lantokiaren irekieraren komunikazioa lanak hasi aurretik egin beharko da, obran ikusgai den lekuan egin beharko da, aurreikusi gabeko aldaketak gertatzen badira une oro eguneratu beharko da, eta kontratistak diren enpresarioek baino ezingo dute egin, aipatutako errege dekretuak dioenari jarraiki. Hain zuzen ere
horretarako, promotoreak edo sustatzaileak kontratistei azaldutako betebeharrerako ezinbesteko diren datuak emango dizkie. Komunikazioa eredu ofizalari jarraiki egingo da, A eta B atalekin.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Lana eta Justizia / Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza > Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Lana eta Justizia / Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza > Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

ARABAKO LURRALDE ORDEZKARITZA

Samaniego 2, 2.
01008 Vitoria-Gasteiz
Tf.: 945 017 030
Faxa: 945 017 031
trabajoaraba@euskadi.eus

BIZKAIKO LURRALDE ORDEZKARITZA

Kale nagusia 85
48011 Bilbao
Tf.: 944 031 216 - 944 031 239
Faxa: 944 031 212
trabajobizkaia@euskadi.eus

GIPUZKOAKO LURRALDE ORDEZKARITZA

2011ko urtarrilaren 17tik aurrera
Intxaurrondo 70, 2.
20015 Donostia / San Sebastián
Tf.: 943 023 224
Faxa: 943 023 201
trabajogipuzkoa@euskadi.eus

 

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Lantokien Irekiera Prozedura: 0072401

Administrazioari komunikazio-egintza


Lantokiaren irekieraren berri emate edo komunikazioa, tartean eraikuntza-lana badago, lanei ekin aurretik egingo da. Gainerako kasuetan ere, aurretik, edo dena delako
jazoera gertatu eta hurrengo hogeita hamar egunetan.

Bitartekaritza-unitateak jasotako komunikazioa aztertuko du, eta eskumena duen aginpide laboralak dagokion ebazpena egingo du.

Behin espedientea ebatzita, komunikazioa eraikuntza-lanari buruzkoa baldin bada, bai enpresario-kontratistak, bai Segurtasun eta Osasuneko koordinatzaileak horren gaineko idatzia jasoko dute, eta lana edo obra lantoki iraunkor baten baldin bada, interesdunak 0S-2 eta OS-3 inprimakiak jasoko ditu idatziz, gero, behin beteta, Osalanera, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Institutura bidaltzeko.

Osalanek eta Lan Ikuskaritzak espedientearen jarraipena egingo dute, aplikatiboaren bidez.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Administrazioari komunikazio egiteko inprimakia