Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zer da Bikain

bikainaplikazioa

BIKAIN Eusko Jaurlaritzak ematen duen ziurtagiri ofiziala, publikoa eta doakoa da. Esparru sozioekonomikoan euskararen presentziaren, erabileraren eta hizkuntza-kudeaketaren normalizazio-maila egiaztatu eta aitortzen du. Izen ofiziala hauxe da: BIKAIN, Euskararen Kalitate Ziurtagiria.

Ziurtagiria eskuratu ahal izateko erakundeak ebaluazioa jaso eta gainditu behar du. Ebaluatzaileek Erreferentzia Marko Estandarrean (EME) jasotako adierazleak aztertuko dituzte euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa ebaluatzeko. EMEk bi ardatz ditu, eta lehen mailako 6 elementu:

1. ARDATZA: ZERBITZU-HIZKUNTZA
1. Erakundearen irudia
2. Bezeroekiko (pertsona fisikoak) eta herritarrekiko harremanak
2. ARDATZA: LAN-HIZKUNTZA
3. Barne-komunikazioa eta lan-tresnak
4. Pertsonen kudeaketa
5. Kanpo-harremanak
6. Kudeaketa-sistema

ikusi EME osoa (PDF, 321 KB)

Aurten BIKAINek 10 urte bete ditu

BIKAIN pdf interaktiboa

BIKAIN bideoa

Eskatzaileak

Entitate pribatuak

Sozietate publikoak

EAEko Administrazio orokorra eta instituzionala

Toki eta Foru Administrazioak

Estatuko Administrazioa

Hizkuntza-kudeaketaren kalitatea ebaluatzeko eta egiaztatzeko sistema honetan parte hartu ahal dute:

1.- Alor sozio-ekonomikoko entitate pribatuek, osorik edo partzialki, eta sozietate publikoek baldin eta beren jarduera Euskal Autonomia Erkidegoan egiten badute.

2.- Euskal Autonomia Erkidegoan diharduten honako erakunde publiko hauek: Estatuko Administrazioak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrak eta Administrazio instituzionalak: erakunde autonomoek eta zuzenbide pribatuko erakunde publikoek. Horrez gain, Toki eta Foru Administrazioek eta beren erakunde autonomoek.

BIKAIN sistemaren arabera 1.000 puntu lor litezke gehienez ere, %100eko betetze-maila alegia. Hori horrela, hiru aitortza-maila edo ziurtagiri ezarri dira:

  • Oinarrizko maila, 200 puntu gutxienez
  • Tarteko maila, 500 puntu gutxienez
  • Goi maila, 800 puntu gutxienez

 Hona hemen eskatzaile-motaren arabera ardatz bakoitzean lor daitekeen puntuazioa:

 

ARDATZAK EGOKITUTAKO PUNTU-KOPURUA
Hartzaileak
Entitate pribatuak eta sozietate publikoak EAEko Administrazio orokorra eta instituzionala, Estatuko Administrazioa eta Toki eta Foru Administrazioa
1. Zerbitzu-hizkuntza 350 200
2. Lan-hizkuntza 650 800
GUZTIRA 1.000 puntu

Eusko Jaurlaritzak sortutako ziurtagiria da BIKAIN, eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako Idazkaritza Teknikoak kudeatzen du.

Bestalde, Artezkaritza Kontseilua eratu da. Partaidetza sozialeko organo aholku-emailea da, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari atxikia. Erakunde hauek osatzen dute Artezkaritza Kontseilua:

  • Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza
  • Arabako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia eta Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Euskal Udalen Elkartea (EUDEL)
  • Euskal Enpresarien Konfederakuntza (CONFEBASK), Gipuzkoako Enpresarien Elkarteak (ADEGI), Bizkaiko Enpresarien Konfederazioa (CEBEK), eta Arabako Enpresariak (SEA)
  • Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa