Lehendakariak Urdulizko Alfredo Espinosa Ospitalea inauguratu du

Urduliz ospitalea

Iñigo Urkullu lehendakariak Urdulizko Alfredo Espinosa ospitale berria inauguratu du, erakundeetako eta Bizkaiko gizarteko 150 ordezkari gonbidatuz lagunduta. Dagoeneko, beraz, ospitale berria errealitate bihurtu da eta horri esker, Uribeko eta Mungialdeko herritarren osasun-arreta hobetuko da, baita Euskal Osasun Zerbitzuaren kalitatea eta hurbiltasuna ere, eta Uribe eskualdeko gaur egungo eta etorkizuneko beharrei erantzungo zaie. Euskadi aurten ospitale publiko berri bat martxan jarri duen autonomia-erkidego bakarra da. Ospitalea, gainera, Eusko Jaurlaritzak legegintzaldi honetan azpiegitura publiko batean egin duen inbertsio handiena da. Gaur egungo egoera ekonomikoan, Eusko Jaurlaritzak, lau urteotan, 153 milioi euro inguru inbertitu ditu Osakidetzako lehen mailako osasun-azpiegituretan eta ekipamenduetan.