Produktu kimikoak
Produktu kimikoak
Azken hamarkadetan, produktu kimikoen munduko ekoizpenak gorakada handia izan du: milioi bat tona ekoizten ziren 1930ean, eta 440 milioi tona gaur egun. Industria kimikoak Europar Batasunean merkaturatu diren 100.000 substantzia kimiko ezberdin baino gehiago sortu ditu; halere, 1.500 produktu inguruk munduko ekoizpen osoaren % 95 hartzen dute.
Produktu kimiko berriak aurkitu, garatu eta aplikatzean, herritarren bizi-baldintzak hobetu egin dira; baina, aldi berean, ondorio kaltegarriak eragin dizkie ingurumenari eta osasunari.
Produktu kimiko baten erabilera egokia planifikatzeko orduan, ondorio gaitzesgarririk gabea, erabilera horren arriskuak aztertu behar dira.
Osasun-kontrolak produktu kimikoekiko (substantziak eta nahasturak) esposizioak giza osasunari ekar diezazkiokeen arriskuak prebenitzea, murriztea eta kontrolatzea du xede.
- Erregistro Ofiziala
- REACH eta CLP erregelamenduak
- Biozidak
- Liburuxkak - kanpainak
- Araudia
- Esteka interesgarriak
Establezimendu eta Zerbitzu Bioziden Erregistro Ofiziala (EZBEO)
Abenduaren 21eko 257/2004 Dekretuak
Euskal Autonomia Erkidegoko Establezimendu eta Zerbitzu Bioziden Erregistroa sortu zuen. Erregistro horretan, biozidak fabrikatzen eta/edo formulatzen dituzten establezimenduak eta instalazioak inskribatuko dira, baita erabilera profesionalerako baimendutako biozidak biltegiratzen eta/edo merkaturatzen dituztenak eta zerbitzu biozidak eskaintzen dituzten enpresak ere (biozidak aplikatzean oinarritzen diren tratamenduak egiten dituzten pertsona fisiko edo juridikoak).
Euskal Autonomia Erkidegoan, Eusko Jaurlaritzak du Establezimendu eta Zerbitzu Bioziden Erregistro Ofizialaren (EZBEO) gaineko eskumena.
Osasun Saileko Establezimendu eta Zerbitzu Bioziden Erregistro Ofizialari jakinarazi beharko zaizkio honako izapide hauek, dagokien dokumentazioarekin batera:
- Hasierako inskripzioa
- Sozietate-izena aldatzea
- Establezimenduaren edo zerbitzuaren kokalekua aldatzea
- Jarduera mota areagotzea/aldatzea
- Zerbitzu mota areagotzea /aldatzea
- Establezimenduaren edo zerbitzuaren izena aldatzea
- Zerbitzuaren izaera aldatzea
- LOMB eskatzea
- Inskripzioa ezeztatzea
- Beste batzuk (Zerbitzuen jardueraren arduradun teknikoa aldatzea, LOMBri lotutako produktuak aldatzea, aplikatzaile berriak, dagokion prestakuntza egiaztatzea, fabrikatutako edo formulatutako produktu biozida berriak)
Inskribatutako enpresen zerrendak
- Euskal Autonomia Erkidegoko Establezimendu eta Zerbitzu Bioziden Erregistro Ofizialean inskribatutako enpresen zerrenda.
EAE-ko zerrenda ikusi (2026ko urtarrila) (XLS, 31 KB)
Substantzia eta prestakin kimikoak erregistratzea, ebaluatzea, baimentzea eta murriztea - Substantziak eta nahasturak sailkatzea, etiketatzea eta ontziratzea (REACH eta CLP erregelamenduak)
Europar Batasunak bateratu eta eguneratu egin du produktu kimikoei buruzko legeria, hala giza osasuna eta ingurumena babesteko, nola produktuak merkaturatzeko baldintzak arautzeko. REACH Erregelamenduak substantzia kimikoak erregistratzeko, ebaluatzeko eta baimentzeko arauak jasotzen ditu, eta murrizketa batzuk ezartzen dizkio haien erabilerari. CLP Erregelamenduak, berriz, produktu kimikoak sailkatzeko eta etiketatzeko nazioartean hitzartutako irizpideak txertatzen ditu Erkidegoko legerian (Bateratze Sistema Orokorra).
REACH Erregelamenduari eta harekin lotutako araudiari buruzko informazio eta izapide guztietarako erreferentzia-zentroa ECHA da (European Chemicals Agency - Substantzia eta Prestakin Kimikoen Europako Agentzia). Orientazio teknikoa, tresna informatikoak eta laguntza-zerbitzuak eskaintzen ditu.
Estatu kideek laguntza teknikoa emateko zerbitzuak eduki behar dituzte, fabrikatzaileei, inportatzaileei, bitarteko erabiltzaileei eta interesa izan lezaketen beste alde batzuei bakoitzarentzat ondorioztatzen diren erantzukizunei eta betebeharrei buruzko aholkularitza emateko. Estatuari dagokionez, laguntza hori emateko erreferentzia-zentroa REACH-CLP informazio-ataria (RIA) da.
REACH informazio-atarietarako estekak:
- ECHA (http://echa.europa.eu/)
- RIA (http://www.portalreach.info/)
Substantzia aktibo bat edo gehiago dauzkaten substantzia aktiboak eta prestakinak dira, erabiltzaileari ematen zaizkion eran aurkezten direnak. Biozidak, bitarteko kimiko edo biologikoen bidez, edozer organismo kaltegarri deuseztatzeko, indargabetzeko, neutralizatzeko, eragina galarazteko edo beste era bateko kontrola gauzatzeko erabiltzen dira.
Biozidak gaizki erabiltzeak ondorio kaltegarriak eragin ditzake pertsonen zein animalien osasunean, bai eta ingurumenean ere. Horregatik, halakoak fabrikatzean, merkaturatzean eta erabiltzean arau berezi batzuk bete behar dira, eta Bioziden Erregistro Ofizialean (BEO) erregistratu.
Bioziden Erregistro Ofiziala (BEO)
Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioak du biozidak baimentzeko eta erregistratzeko eskumena, eta Europar Batasuneko beste estatu kide batzuetan baimenduta dauden biozidak onartzekoa.
Nekazaritzakoak ez diren plagiziden edo bioziden erregistroa
Bioziden Erregistro Ofizialean inskribatutako produktu biozidak
Ingurumenerako eta elikagaien industriarako diren tratamendu bioziden aplikatzaileentzako ikastaro homologatuak eskaintzen dituzten erakundeak.
Bioziden arloko prestakuntzarako zentroak
Biozida motak:
23 biozida mota bereizten dira:
1. taldea: Desinfektatzaileak eta biozida orokorrak
- 1. mota- Giza higienerako biozidak.
- 2. mota- Bizitza pribatuaren eta osasun publikoaren esparruetan erabiltzen diren desinfektatzaileak eta beste biozida batzuk.
- 3. mota- Animalien higienerako biozidak.
- 4. mota- Elikagaiekin eta pentsuekin kontaktuan dauden gainazaletarako desinfektatzaileak.
- 5. mota- Edateko ura desinfektatzeko produktuak.
2. taldea: Kontserbatzaileak
- 6. mota- Ontziratutako produktuetarako kontserbatzaileak.
- 7. mota- Pelikuletarako kontserbatzaileak.
- 8. mota- Zurak babesteko produktuak.
- 9. mota- Zuntzak, larrua, kautxua eta material polimerizatuak babesteko produktuak.
- 10. mota- Harlangaitz-hormak babesteko produktuak.
- 11. mota- Hozteko sistemetan eta industria-prozesuetan erabiltzen diren likidoak babesteko produktuak.
- 12. mota- Lizunaren kontrako produktuak.
- 13. mota- Metalgintzako likidoak babesteko produktuak.
3. taldea: Plagizidak
- 14. mota- Errodentizidak.
- 15. mota- Abizidak.
- 16. mota- Moluskizidak.
- 17. mota- Piszizidak.
- 18. mota- Intsektizidak, akarizidak eta beste artropodo batzuk kontrolatzeko produktuak.
- 19. mota- Produktu uxatzaileak eta erakartzaileak.
4. taldea: Beste biozida batzuk
- 20. mota- Elikagaiak edo pentsuak kontserbatzeko produktuak.
- 21. mota- Zoldaren kontrako produktuak.
- 22. mota- Baltsamamendurako eta taxidermiarako likidoak.
- 23. mota- Beste ornodun batzuen kontrola.
Nekazaritzako izurriteei aurre egiteko erabiltzen diren plagizidak ez daude bioziden taldeetan jasota. Halako plagizidak fitosanitarioak dira.
- Hiri-izurriteen kontrola
Intsektuek, karraskariek, onddoek eta bakterioek sor ditzakete hiri-izurriteak, eta biztanleen osasunari eragin diezaiokete. Gaixotasunak transmititzeko bektore, zoonosi-gordailu zein giza parasito gisa jarduten dute horiek, eta alergiak, ziztadak, eta abar eragin ditzakete, bai eta kalteak sortu ere etxebizitza eta instalazioetako egituretan.
Garatutako alderdiak oraingo estekan txertatuko dira:
Hiri-izurriteak kontrolatzean kontuan hartu beharreko alderdiak (PDF, 609 KB)
- Kreosotak
1. liburuxka (pdf, 53 KB)
2. liburuxka (pdf, 18 KB)
- Laneko Segurtasun eta Osasunerako Institutu Nazionala (INSHT). Arrisku kimikoak.
- Toxikologiako eta Auzitegi Zientzietako Institutu Nazionala (INTCF).
- Toxikologiako Espainiako Elkartea (AETOX)
- Izurriteen Kontrolerako Enpresen Elkarte Nazionala (ANECPLA)
- Izurriteen Kontrolerako Elkarteen Europako Konfederazioa (CEPA)
- Garbiketa-, Mantentze- eta Antzeko Produktuen Enpresen Elkartea (ADELMA)
- Egurra Babesteko Enpresen Elkarte Nazionala (ANEPROMA)
- Espainiako Industria Kimikoaren Enpresa Federazioa (FEIQUE)
- Lan, Ingurumen eta Osasunerako Sindikatu Institutua (ISTAS)
- REACH – CLP informazio-ataria
- Europako Batzordea - Produktu kimikoak
- Europako Ingurumen Agentzia. Produktu kimikoak
- Europako Produktu Kimikoen Agentzia (ECHA)
- Produktu Kimikoen Ekotoxikologia eta Toxikologiako Europako Zentroa
- Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europako Agentzia
- Osasunaren Mundu Erakundea (OME). Segurtasun kimikoa
- Minbizia Ikertzeko Nazioarteko Agentzia (IARC). Produktu kimikoen kartzinogenotasun-arriskuei buruzko monografiak
- Ingurumen Osasunerako Zentro Nazionala (CDC)
- Europako Industria Kimikoaren Kontseilua (CEFIC)
- Toxikologia Programa Nazionala (NTP)
- Erakunde arteko erakundeen produktu kimikoen segurtasun-informazioa (INCHEM)
- AEBetako Ingurumen Babeserako Agentzia (USEPA). Arriskuari buruzko Informazio Integratuko Sistema (IRIS)
- Substantzia Toxikoen eta Gaixotasunen Erregistro Agentzia (ATSDR)
- Arriskuari buruzko Nazioarteko Toxikotasun Estimazioen Datu-basea (ITER)
- Lankidetza eta Garapen Ekonomikorako Erakundea (OECD). Segurtasun kimikoa.
- Osasuna eta segurtasuna.
- NIST – Kimikaren Web liburua
Azken aldaketako data: