Politika Transbertsalak

Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak politika transbertsalen aldeko apustua egiten du, horrelakoek ekintza publikoei koherentzia eta proiektuei batasuna ematen baitiete.

Euskara

Euskara planen bidez, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak euskararekin lotutako gai guztiak kudeatzen ditu.

Ildo horretatik, sailak V. Plangintzaldiko (2013-2017) Eusko Jaurlaritzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plan Nagusian oinarrituta diseinatu du Euskara Plana.

Helburu nagusia da euskara lanerako hizkuntza integrala izatea, hau da: zerbitzu hizkuntza herritarrekin, harreman hizkuntza gainontzeko administrazioekin, eta sail barruko lan hizkuntza.

Sarbidea

Emakumeen eta Gizonen Berdintasuna

Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak bere jarduera esparruan genero ikuspegia txertatzeko lanean ari da.

Sailaren Berdintasun arloko lege-esparrua 4/2005 LEGEA, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa da. Legeak ezartzen duen bezala, sailak 2008.urtetik baditu berdintasuna bultzatzeko egiturak. Era berean, eta EAEn indarrean dagoen Berdintasunaren Planak aurreikusten duenarekin bat eginez, Sailak bere berdintasunerako planak ditu.

Sarbidea

Saileko estatistika-organoa

Saileko estatitistika-organoak, Euskadiko Autonomia Elkartearen Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legeak ezarritakoarekin bat, saileko estatistikari dagozkion jarduerak gauzatzen ditu; horrela, autonomia-erkidegoko estatistika-antolamenduaren parte da. Saileko eragiketa estatistiko guztiak koordinatu, antolatu eta eskaintzen ditu, baita  Euskal Estatistika Planean eta urteko estatistika-egitarauetan jasotakoak ere.

Sarbidea