Nekane Murga sailburuaren agurra

Jon Darpon Sierra, Consejero del Departamento de Salud del Gobierno VascoEusko Jaurlaritzako Osasun sailburua naizen aldetik, neure gain hartzen dut Euskadin bizi diren pertsona guztien osasuna zaintzeko erantzukizuna. Horretarako, Osakidetza - Euskal Osasun Zerbitzua dut, erreferentea, unibertsala eta kalitatekoa delako.

Egunero, profesionalen taldearen konpromisoari esker, pertsonen ongizatean laguntzen duten eremu guztietan parte hartzen dugu. Osasuna eta prebentzioa sustatzen ditugu; osasun publikoa eta osasun-asistentzia planifikatu eta egiten dugu; behar dutenei zaintzak ematen dizkiegu eta, horretarako, giza eta emozio osagaia baloratzen dugu; eta osasun-arloko profesionalak prestatzen ditugu, bai eta ikerketa-sareko langileak ere.

Etorkizunari begira, erronka eta aukera handiak ditugu. Berrikuntzaren eta segurtasun klinikoaren aldeko apustua egiten jarraituko dugu, asistentzia-integrazioan, zaintzen jarraipenean eta koordinazio soziosanitarioan oinarritutako ereduarekin. Teknologia eta terapia berriak sartzen jarraituko dugu. Segurtasunez egingo dugu, eta ebidentziak bultzatuta eta eraginkortasuna ebaluatuz.

Osasuna gure ondasun erkidea da, eta elkarrekin lan egin behar dugu, auzolanean, hobetzen jarraitzeko.

Miren Nekane Murga Eizagaechevarria
Osasun sailburua

Sailaren informazio gehiago