Lehendakaritza

Gazte politika. Jardun esparruak: Gazteen partaidetza

1.- Zeri deritzogu gazteen partaidetza?

Gazteei beren inguruan, harremanetan, pertsonalki zein kolektibo gisa garatzeko aukeretan eta, zuzenean zein zeharka, beren bizi proiektuetan —kolektibo diren aldetik— eragina izan dezaketen zirkunstantzien gainean erabakitzeko eta horietan guztietan esku hartzeko aukera ematen dien prozesu, ekintza eta jarrera oro da partaidetza.

2.- Gazteen partaidetzarako egiturak

Gazte politika integrala aplikatzeko garaian, gazteak, izango dira 14 eta 30 urte bitarteko pertsonak.

Euskadiko Gazteriaren Kontseilua

Euskadiko Gazteriaren Kontseilua zuzenbide publikoko erakundea da, berezko nortasun juridikoa eta bere xedeak betetzeko jarduteko gaitasun osoa duena:

  • Askatasunez atxikitzeko bide bat eskaintzea, gazteek Euskadiko garapen politiko, sozial, ekonomiko eta kulturalean parte har dezaten.
  • Gazteen artean askatasuna, bakea eta giza eskubideen defentsa bezalako balioak zabaltzea eta herri eta nazio guztietako gazteak elkarrengana gerturatzea bultzatzea.
  • Gazte gaiei dagokienez, solaskide balioduna izatea Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioen aurrean, eta horiekin harremanetan egotea instituzio bakoitzean gazte gaien eskumena duen sailaren bitartez.
  • Kontseiluaren izaera propioarekin bat datorren beste edozein xede garatzea.

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren zuzendaritza organoak Batzar Orokorra eta Batzorde Iraunkorra dira.

  • 6/1986 Legea, Consejo de la Juventud de Euskadi-Euskadiko Gazteriaren Kontseiluari buruzkoa.
  • 6/1986 Legea, maiatzaren 27koa, Consejo de la Juventud de Euskadi-Euskadiko Gazteriaren Kontseilua sortzeko dena zati batean garatzen duen 162/1986 Dekretua, uztailaren 8koa.

3.- Gazte elkarteen sustapena eta indarketa

  • Gazteen elkarteek bultzatutako urteko ekimen eta programetarako, gazteen trukerako jardueretarako edo Europar Batasunaren izaerako jardueretarako laguntza.  
  • Balio heziketaren eta bake kulturaren inguruko programak garatzeko dirulaguntzak elkarteentzat.  
  • Aholkularitza teknikoa eta zuzendari eta arduradunen prestakuntzarako laguntza.  
  • Beste erkidego eta herrialdeekiko trukeen sustapena, harremanak egiteko trukeak antolatuta, beste herrialde eta erkidegoetako solaskideen datu bankua erabilita, Europako programak tramitatuta eta elkarteen ekimenetarako laguntza emanda dagokion dirulaguntza deialdia eginez.  
  • Elkarteen partaidetza Auzolandegietako animazio lanetan.  
  • Jardueren komunikazioaren tramitazioa Osakidetzaren eta Babes Zibilaren aurrean.
  • 4.- Gazte elkarteen eta gazteei zerbitzuak eskaintzen dizkieten entitateen zentsua
  • Kultura eta Turismo Sailaren  1986ko urtarrilaren 15eko Agindua, Euskal Herriko Gazte Elkarteen eta Gazteriari Zerbitzuak eskaintzen dizkiote Entitateen Zentsu Nagusia sortuz.

5.- Gazte aukera leihatila bakarra eta gazte ataria

Gazteaukeraren bloga

Zalantzarik gabe, Gazteaukera atariaren osagarri aberasgarria da blog hau. Aisialdia, bidaiak, lankidetza, ekologia, euskara… eta beste gai askori buruzko albisteak, deialdiak, elkarrizketak eta abar aurkituko dituzu Gazteaukeraren blogean.

Gainera, egin nahi diren ekarpen eta proposamen guztiak jasotzeko prest gaude. Ondorengo helbidearen bitartez jarri zaitezke harremanetan gurekin: gazteaukera-blog@euskadi.eus.

6.- Gazteen boluntario lana

Gazte Plana hasierako orrira itzuli

Azken aldaketako data: