Lehendakaritza

Gazte politika: Jardun esparruak: Emantzipazioa

Gazteen Emantzipazioa laguntzeko 2030 Euskal Estrategia 

Emantzipatzeko batez besteko adina aurreratzea lotuta dago gazteen aukerekin, euskal gizartea gaztetzearekin eta belaunaldi arteko eta belaunaldi barruko kohesioarekin. Herri-helburua da, eta lehen mailako lehentasuna Eusko Jaurlaritzarentzat.

Emantzipazio estrategiaren dokumentua bi liburukitan aurkezten da: I. Analisi Esparrua eta II. Esparru operatiboa. Lehenengoak analisirako oinarri gisa balio duten datuen eta erreferentzien multzoa eskaintzen du. Diagnostiko horren arabera, lehenik eta behin, emantzipazioaren atzerapenaren faktoreak ez dira materialak bakarrik, kulturalak ere badira.

  1.- Zeri deritzogu gazte emantzipazioa?

Gazteen emantzipazioa gazteei osotasunez gizarteratzea lortzea da, beren bizi proiektua autonomiaz eraikitzeko aukera izan dezaten. 

 2.- Gazte emantzipazioa sustatzera bideratutako neurriak

Gazte emantzipazioa sustatzera bideratutako neurri eraginkorrak ondoko esku-hartze arloez arduratuko dira, antzematen diren eskari eta premiak kontuan harturik:

  • Gazteentzako enplegua sortzera, horri eustera eta horren kalitatea hobetzera bideratutako politika koordinatua bultzatzea, bai eta bizitza osoan barnako prestakuntza kontzeptuaren garapena sustatzea. 
  • Balio hezkuntzan trebatzea eta ikastetxeetan ikasleen partaidetza suspertzea. 
  • Gazteei etxebizitza eskuratzea errazago egitea. 
  • Gazteen artean bizimodu osasuntsua modu koordinatuan sustatzea. 
  • Gazteen bazterkeriaren prebentzioa eta esku-hartze soziala
  • Gazte elkartegintzaren eta parte hartzean oinarrituriko aisiaren sustapena
  • Gazteen kultura jarduerari laguntzea, bere faseetako bakoitzean. 
  • Artikulu honetan aipatzen diren jarduketa-arlo bakoitzean euskararen erabileraren normalkuntza sustatzea eta gazteentzako jarduera eta programen eskaintzan euskararen erabilera sustatzea. 
  • Gazteen mugikortasuna sustatzea  
  • Gazteengan kirola eta joko garbia sustatzea. 
  • Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeari eta emakumeen aurkako indarkeria prebenitu eta ezabatzeari, euskarari, immigrazioari, teknologia berriei, informazioaren gizarteari, ekonomia sustapenari, kulturari, landa eremuari, kontsumoari, hirigintzari, ingurumenari eta gizartean balioak sustatzeari buruzko zeharkako jarduketen plangintzetan gazte-ikuspegia txertatzea. Neurri horiek diseinatzerakoan, desberdintasun egoeran dauden gazteak aintzat hartuko dira, egoera horiek ezabatzeko. 

3.- Urteko programazioa eta ebaluazioa  *

Sail bakoitzak ekintza positiborako bere programak lantzen ditu urtero, eta, plan estrategikoaren garapenari jarraiki, urtero programatzen dituen neurriak egikaritzera bideratuko dituen diru-baliabideak zehazten ditu. Aurrekontu ekitaldi bakoitza amaitu eta gero, sail bakoitzak jarduketa programa horiek ebaluatu egiten ditu,  Gazte planak eta programak programatzeko eta balioztatzeko eskuliburuan jasota dauden irizpideei jarraiki, gerora Jaurlaritzaren Kontseiluak ebaluazio hori onar dezan.

1.- Eusko Jaurlaritzaren V Gazte Plana 2022-2026. Txosten osoa eta laburpen exekutiboa

2.- Eusko Jaurlaritzaren IV Gazte Plana 2018-2021

3.- Eusko Jaurlaritzaren IV Gazte Plana onartu arteko Bitarteko Neurriak (gaztelaniaz)

4.- Eusko Jaurlaritzaren III. Gazte Plana 2014-2016

5.- Eusko Jaurlaritza: gazte politika integrala sustatzeko Bitarteko Neurriak

6.- Euskal Autonomia Erkidegoko II. Gazte Plana: esteka EAEko II. Gazte Plana 2002-2005 argitalpenari

7.- Euskal Autonomia Erkidegoko I. Gazte Plana: esteka EAEko I. Gazte Plana 1999-2001 argitalpenari

8.- Planen aurreko etapa


Jarduera-kopurua eta programatutako aurrekontua, urteko

Hori da erakundeek urte bakoitzerako egindako aurreikuspena. Aurreikuspen horren emaitzak dagokion urteko jarraipen-txostenean jasotzen dira.: burututako gastuaren eta ekintza kopurua urtez urte:

*Txosten hauek egiteko datuak eskatu izan dira hainbat instituzioetara eta egindako ekarpenak jatorrizko erakundearengandik jasotako hizkuntzan daude eskuragarri.

Gazte Plana hasierako orrira itzuli

Azken aldaketako data: