Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskararen Agenda Estrategikoa

Euskararen Agenda Estrategikoa 2017-2020

 

Euskadi 2020. Gobernu Programan dauden 15 plan estrategikoetako bat da Euskararen Agenda Estrategikoa 2017-2020, legegintzaldi honetarako hizkuntza politikaren lan-ildoak zehazten dituena; euskararen eta hizkuntza bizikidetzaren eremuan zehaztutako konpromisoen eta ekimenen bilduma.

Gobernu Programan euskarari lotuta jaso diren 4 konpromiso nagusiak Agendaren oinarrian daude:
1. Euskararen ezagutza areagotzea.
2. Euskararen erabilera handitzea.
3. Hizkuntza eskubideen bermean aurrera egitea.
4. Euskararen lurraldeetako erakundeen arteko lankidetza sendotzea.
 
Horrez gain, Etxepare Euskal Instintuaren konpromisoa ere gogoan hartu behar da:
5. Euskararen eta euskal kulturaren nazioartekotzea sustatzea.
 
Konpromiso horiei lotuta, euskararen bilakaera soziolinguistikoaren adierazle nagusietan aurrera egiteko 9 helburu estrategiko zehaztu dira Agendan:
1. Euskal herritarren euskara-gaitasuna ugaritzea.
2. Euskal herritarren euskararen transmisioa ugaritzea.
3. Euskal herritarren euskararen erabilera handitzea.
4. Erakundeetan euskararen erabilera handitzea.
5. Herritarren hizkuntza eskubideen babesa bermatzea.
6. Ezagutzaren garapenean eta berrikuntzan sakontzea.
7. Gizarte aktibazioa indartzea.
8. Euskal eremuan eragileen arteko lankidetza ugaritzea.
9. Nazioartean eragileen arteko lankidetza ugaritzea.
 
Agenda honi eman zaion zehar-lerrotasun izaeraren ondorioz, berau betetzea Eusko Jaurlaritza osoaren erantzukizuna da, hau da, sail guztiena. Horrela, kontuan hartu eta osagai ditu normalizazio plan hauek:
· Eusko Jaurlaritzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plan Nagusia.
· Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana.
· EAEko Justizia Administrazioan Hizkuntza Normalizatzeko Plan Orokorra.
· Ertzaintzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana.
· EITBko Euskararen Erabilerarako Plana.