Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Erabilera plan ereduak

HPSk erabilera plan eredu bat diseinatu du VI. Plangintzaldi honetarako, Bikain-eko Erreferentzia Marko Estandarrekin (EME) lerrokatuta. Eredu hori ontzat eman du HAKOBAk, eta herri-administrazioetan ez ezik, enpresa publikoetan eta pribatuetan ere erabiltzeko prestatuta dago.

Plangintzaldiaren hasieran, entitateek aurreikusi behar dute zein izango diren plangintzaldirako helburuak, eta zer-nolako emaitzak lortu nahi dituzten helburu bakoitzean. Plan estrategikoak bi ardatz ditu: zerbitzu-hizkuntza eta lan-hizkuntza; eta lehen eta bigarren mailako elementuak, ardatz horien inguruan. Entitate bakoitzak plangintzaldiaren lehen urtean ikusi behar du non dagoen (adierazleak erabilita), zein helburu jarri nahi dizkion bere buruari eta, horren arabera, non egon nahi duen bost urte barru (plangintzaldiaren amaieran).  Horretarako, honako eredu hauek dauzkazue:

Plan estrategikoa administrazioak (XLS, 43 KB)

Plan estrategikoa enpresak (XLS, 45 KB)

Plan estrategikoan zenbat eta aurrerapen handiagoa aurreikusi, orduan eta ekintza gehiago jarri beharko ditu abian.

Entitate batek urtero-urtero martxan jartzen dituen ekintza horiek (bost urteko plan estrategikoan ezarritako helburuak betetzekoak) urteko kudeaketa planean jaso behar dira. Horretarako, honako eredu hauek dauzkazue: 

Kudeaketa plana administrazioak (XLS, 148 KB)

Kudeaketa plana enpresak (XLS, 91 KB)