Doako telefono berria

Osakidetzak doako telefono berria du Ordua eskatzeko eta Aholku Sanitarioa jasotzeko zerbitzuetarako:

Hemendik aurrera, Ordua Eskatzeko eta Aholku Sanitarioa jasotzeko zerbitzuetarako doako telefono zenbaki berri bat du Osakidetzak nahi duenarentzat: 900 20 30 50

Osasuna politika guztietan

Aldaketa honekin, familia-medikuarekin, pediatrarekin edo erizaintzarekin Hitzordu automatikoa eskatzeko deiak, eta Aholku Sanitariora  zerbitzura egindakoak ere, doakoak izango dira deitzen duenarentzat.

Hortaz, Osakidetzak lau aukera ematen ditu erabiltzaileek Ordua Eskatzeko edo Osasun Aholkua jasotzeko:

  • Zure ohiko osasun zentrora bertaratuta edo hango telefonora deituta
  • Telefono honetara deituz: 900 20 30 50
  • APP honen bidez: “Osakidetzaren Atari Mugikorra”
  • Internet bidez: http://www.osakidetza.euskadi.eus
Azken aldaketako data: 2017/05/09