Dantzan Bilaka 2017
"LAUBEGI" ANDRÉS ALARCÓN / IE-ATA KOLEKTIBOA
Ideia, Zuzendaritza: IE-ATA Kolektiboa
Koreografia, Interpreteak: Aiala Etxegarai, Andrés Hernández Alarcón, Natalia García Muro, Nekane Mendizabal
Musika: Aitor Arozamena
Argizpena, Argazkia, Jantziak: IE-ATA Kolektiboa
Eskerrak: Utopian Getxo (Getxo), Mamacrea Espacio Creativo (Bilbao), Arragua [Arropaineko] (Lekeitio), Dantzagunea (Errenteria)
Kontaktua: www.ie-ata-dantza.wixsite.com/kolektiboa - ie.ata.dantza@gmail.com
IE-ATA KOLEKTIBOA
IE-ATA kolektiboa 2015eko uztailean sortu zen Euskadin, eta egun bere
lan artistikoa dantzan finkatzen jarraitzen du. Kolektiboa sortu zen Andrés
Hernández Alarcónek premia zuelako bere sormenaren bidezko dantzako proiektu
pertsonalari izen bat emateko, eta erabat ziur zegoen denborarekin IE-ATA sormen
eszenikoaren aldeko artista-kolektibo bilakatuko zela.
Proiektu berri bakoitzak dantzaren eta sormen eszenikorako beste hainbat
diziplinaren artistak biltzen ditu. Kolektiboaren helburu nagusietako bat da
Euskadin maila profesionaleko dantza garaikidearen munduan sartzea, dantza gure
gizartera hurbilduko duten proposamen berrien eta pertsonalen bidez, kultura
aberasteko kultura sustatuz eta suspertuz, eta sentsibilitate berriak esnatuz eta
publiko berriak erakarriz.
Gainera, gure funts nagusia da talde-lana gure talde-topaketako ezaugarri
nagusietako bat dela, hau da, gure ustez, sormen koreografikoa talde-lanaren
ondorioa da, eta emaitza hori taldeak berak onartzen du. Izan ere, helburua da
sare bat ehuntzea, Euskadi eta Estatu mailan proiektu artistiko berriak sortu
eta aurkeztu ahal izateko eta horiek sustatzeko, eta aldi berean, proiektu horiek
ahalbidetzea inguratzen gaituen guztiaren gaineko hausnarketa bat eta eraldaketa
bat egiteko, alegia, talde-lanaren ikuspegi bat izateko.