Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantzan Bilaka 2017

"QUE SERÁ, SERÁ?" TONATIUH DÍAZ

Iraupena: 20 min
Jatorrizko ideia, Zuzendaritza: Tonatiuh Díaz
Soinu-artea: Irene de Madrazo
Arte bisuala: Román Ljuvimov
Eszenografia eta jantziak: Irene de Madrazo, Tonatiuh Díaz
Eskerrik asko Taller Arte Erlekume eta Bilbaoeszena ekimenei proiektu hau posible egin izanagatik, Egoitza Artistikoentzako espazioa eman baitute. Eskerrak eman nahi diet, baita ere, parte-hartzaileei, sormen-prozesu honetan adierazi duten konpromisoa eta dedikazioagatik.

TONATIUH DÍAZ
Tonatiuh Diaz Mexiko Hirian jaio zen, eta han hasi zuen bere ibilbide profesionala Ballet Teatro del espacio eta Ballet independiente konpainietan, biak Arte Ederretako Instituto Nazionalekoak. 1996an finalista geratu zen Japoniako Intenational Ballet & Modern Competition Nagoya lehiaketan. Urte horretan bertan, Utopia Danza Teatro” konpainiarekin batera bigarren postua lortu zuten Mexiko Hiriko INBA-UAM sarian. Europan bizi da 1997tik, non bakarlari gisa parte hartu duen hainbat konpainiatan, hala nola Roberto Galvánek zuzendutako Alemaniako Stadttheater Gissen konpainian, eta Robert Poole zuzendariaren Austriako Landestheater Linz konpainian, eta hainbat koreografo garrantzitsuren lanak interpretatu ditu, besteak beste: Amanda Miller, Robert Poole, eta Charlotta Öfverholm. 2004an Europako eszena librean sartzea erabaki zuen, eta ondorioz, Euskadin lan egiten hasi zen Matxalen Bilbao eta Blanca Arrieta koreografoekin. Era berean, bere lan propioa sortu du Eusko Jaurlaritzako diru-laguntzak eskuratu baititu bi urtez jarraian. 2007an bere mugak zabaltzea erabaki zuen berriz zere, eta orduan, Berlingo Constanza Macras-Dorky Park konpainian sartu zen eta mundu mailako jaialdietan parte hartu zuen. Era berean, Irina Lorez & Co konpainiaren kolaboratzaile eta dantzaria da, eta Linda Magnificok zuzendutako Dysoundbo konpainiaren interpretea ere bada, biak Lucernakoak, Suitzakoak. Das lux protokoll, Supervia eta Avsent en Stuttgart ekoizpenen taldeko partaide ere bada, Nicki Lizstaren Backsteinhaus Produktions proiektuarekin. Ondoren, lanerako eta lankidetzarako zubi bat eraiki zuen Vivian Cruz koreografoarekin, eta Violeta eta Blanco lanak sortu zituen Chroma Project proiektuaren barruan, Landscape-artes escénicas egitasmoaren bidez. Egun Que será, será? lanaren sormen-prozesuan jarduten du.

QUE SERÁ, SERÁ?