Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantzan Bilaka 2017

DANTZAN BILAKA 2017
Koreografiak sortzeko prozesuak

Dantzan Bilaka '17 - Cartel

Dantzan Bilaka urteetan zehar nabarmendu da koreografia-sormeneko esperientziak alderatu eta prozesuak partekatu ahal izateko esparru gisa, Euskal Herrian sortzen ari diren koreografoen artean ideia-aniztasuna eta lengoaiaesperimentazioa sustatuz. Koreografo gazteen erakusketan sortu zen, 1996an, eta horren erreleboa Dantzan Bilakak hartu zuen 2006an. Aurten, hamaikagarren edizioa egingo da.

ADDEk (Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak) Dantzan Bilaka programa kudeatu du azkeneko bi urteetan, eta horren gainean egin den hausnarketari esker, programa berri bat birpentsatu eta birformulatu ahal izan da 2017rako.

Edizio honetan, proiektu parte-hartzaileen aurkezpenak EAEko lurralde bakar batean kontzentratzen dira, eta jarduera paraleloen esparru zabalago batean jasotzen dira. Jarduera paralelo horien helburua da esparru bat sortzea koreografo parte-hartzaileak, dantza-lanbidea eta publikoa elkarren artean errazago hurbildu daitezen. Gainera, proposamena da formatu kontzentratu hori EAEko hiru lurraldeen artean txandakatzea urtero.

Hala, topaketarako esparru berri horrek lau ikuspuntu ezberdinen arabera ulertzen du sormen koreografikoa:

  • DB2017ko 9 koreografoen proiektuen aurkezpena (partekatzen duten gorputzak)
  • Publiko berriak sentsibilizatzea (esperimentatzen duten gorputzak)
  • Finkatutako koreografoen prestakuntza (praktikatzen duten gorputzak)
  • Elkarrizketarako eta hausnarketa teorikorako espazioa (pentsatzen duten gorputzak)

Azkuna Zentroak Dantzan Bilakaren edizio hau jasoko du, eta edizio honen aurkezpen- -programa Zentroko taldearekin elkarlanean diseinatu da. Eraikinaren berezitasun arkitektonikoak koreografo parte-hartzaileei hainbat espazio eskaini die, eta horien artean bere proiektuaren izaerarekin ondoen egokitzen dena aukeratu ahal izan dute.

Dantzan Bilaka 2017 programak ibilbide bat proposatzen du AZko espazio ezberdinetan, non koreografiak erakusten diren eta ekimen paraleloak gauzatzen diren.

Dantzan Bilaka 2017ren talde laguntzailea eta koordinatzailea honako hauekin osatzen da: Blanca Arrieta (koreografoa eta interpretea), Igor de Quadra (sortzaile eszenikoa eta pedagogoa) eta Olatz de Andrés (koreografoa eta interpretea); eta programaren antolaera-taldea honako hauekin osatzen da: Javier Andraka (arduradun teknikoa), Maite Zabaleta (diseinatzaile grafikoa), Marian Gerrikabeitia (ikus-entzunezko errealizadorea) eta ADDEko bulegoa.

Aurtengo edizioa inflexio-puntu gisa irudikatu dugu, berriz pentsatzen eta eguneratzen lagunduko duen programa ireki bat garatuz, eta era berean, proposamen berritzaileak sortuko dira ehun espezializatua suspertzeko eta publiko orokorra erakartzeko.