Dantza Garaikidearen Zirkuituaren XIII. edizioa (2017)
AURKEZPENA
Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak bultzatutako eta antzoki publikoen sareak (Sarea) koordinatutako 'Dantza-Bultzatuz' programaren eskutik, Dantza Garaikidearen Zirkuitua bere hamabigarren ediziora iritsi da jada, eta proposamen zabala eta kalitatekoa ekarri digu aurtengoan, bai programari dagokionez, bai parte hartuko duten udalerrien kopuruari dagokionez.
Dantza Garaikidearen Zirkuituaren XIII. edizioa urtarriletik abendura bitarte izango dugu honako udalerri hauetan: Gasteiz, Dulantzi, Amurrio, Zornotza, Barakaldo, Basauri, Durango, Elorrio, Gernika, Leioa, Sopela, Berriz, Andoain, Arrasate, Azpeitia, Bergara, Donostia, Eibar, Hondarribia, Irun, Lasarte, Tolosa eta Errenteria.
Duela hamahiru urte, sektoreko profesionalek eta zaleek kezka agertu zuten formatu txiki eta ertaineko sorkuntza berriak aurkezteko gune egonkorrik ez zegoelako, eta kezka horri erantzuteko asmoz jarri zen abian Dantza Zirkuitua. Horrez gain, ikusleak horrelako proposamenetara erakartzeko antzokiak egiten ari ziren ahalegina babestu nahi izan zen.
Dantza Zirkuituaren eboluzioa etengabea izan da urteetan zehar. 2005ean 4 koreografiarekin hasi zen; 2006an 6 izan ziren; 2007an 4; 2008an 18 koreografia eta 29 emanaldi. 2009an, 23 koreografia eta 57 emanaldi; 2010ean, 29 koreografia eta 63 emanaldi; 2011n ere, 29 koreografia eta 54 emanaldi egin ziren; 2012an, 31 koreografia eta 59 emanaldi; 2013an, 26 koreografia eta 60 emanaldi; 2014ko edizioan, aurreko urteko kopuruak errepikatu ziren; 2015ean, berriz, gora egin zuen emanaldi kopuruak: 66 guztira; azkenik, iaz eta aurten 70 inguru izan dira. Azpimarratu beharreko datua da, proiektuaren hasierari erreparatzen badiogu.
Gauza bera esan daiteke parte hartu duten herriei dagokienez, kopuruak gora egiten baitu urtez urte. Hala, lehen edizioan lau izan ziren, eta aurten 23 dira. Datu horiek, zalantzarik gabe, antolatzaileek eta parte-hartzaileek Dantzarekin duten inplikazioa eta konpromisoa islatzen dute, eta atsegin handiz esan dezakegu ikusleen erantzun eta inplikazioaren maila joera positibo hori berresten ari dela.
Agenda eta albisteak
Agenda
Dantza
Pasaia Itsas Festibala 2024: "UR"
- Haatik Dantza Konpainia
- Trintxerpe Gudari plaza [Pasaia]
- 19:00
- 2024(e)ko Maiatzak 11
Dantza
DELIRIO.-.URBANO 2024
- Barañaingo Auditorioa [Barañáin]
- 11:00
- 2024(e)ko Maiatzak 11
Dantza
La intrusa: "Moonshot"
- Gazteszena [Donostia-San Sebastián]
- 19:30
- 2024(e)ko Maiatzak 11
Dantza (haurrentzat)
Clown eta Pailazoen Nazioarteko Jaialdia 2024: "Noeud" (aurrestreinaldia)
- Pergola [Arrigorriaga]
- 18:00
- 2024(e)ko Maiatzak 11
Dantza
"La casa vacía"
- Amurrio Antzokia [Amurrio]
- 20:00
- 2024(e)ko Maiatzak 11
Albisteak
2024/05/09
2024(e)ko Maiatzak 10(e)tik 2024(e)ko Ekainak 10(e)ra
2024(e)ko Maiatzak 10(e)tik 2024(e)ko Urriak 13(e)ra
Kultur sorkuntza dinamizatzeko Beasaingo Udalaren 2024ko dirulaguntzak
2024(e)ko Maiatzak 10(e)tik 2024(e)ko Ekainak 7(e)ra
2024(e)ko Maiatzak 9(e)tik 2024(e)ko Ekainak 5(e)ra
Kultur proiektuak eta jarduerak sustatzeko Idiazabalgo Udalaren 2024ko dirulaguntzak