Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ebaluazio-prozesua

bikainaplikazioa

Zure erakundeak euskararen erabilera areagotzeko dinamikan badihardu, kanpoko adituen ekarpen kualifikatuak jasotzeko aukera ematen dizu BIKAINek, horrela zure entitatearen indarguneak sendotu ahal izango dituzu, zer hobetuak antzeman, eta aurrera egiteko laguntza jaso.

BIKAINek euskararen presentziaren, erabileraren eta kudeaketaren aldeko dinamika sortuko du zure erakundean, horrela etengabeko hobekuntza sustatuz.

Halaber, ziurtagiriaren bidez orain arte egin duzuen lanaren eta ahaleginaren aitortza jasoko duzue.

Hartzaile guztiek:

  • Kanpo-ebaluazioa jasotzen duten erakundeek langile-zerrendako pertsona bat, gutxienez, bidali beharko dute berariaz egingo den prestakuntza-modulura edota moduluetara. Hori nahitaezko baldintza izango da ebaluazio-zerbitzua jaso ahal izateko.
  • Erakunde eskatzaileak berrehun eta berrogeita hamar (250) langile baino gehiago baditu, berdintasun-plana egin eta aplikatu beharko du, martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoak, Emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirako denak, bere 45.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Erakunde publikoen kasuan, horietaz gain, hauek ere:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Herri-administrazioetan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren 2. eta 3. artikuluen eragin-eremuan sartzen diren herri-administrazioak, eta Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuak, Justizia Administrazioak eta Ertzaintzak Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana onartua eta indarrean izan behar dute. Horrekin batera, lanpostu-zerrendan hizkuntza-eskakizunak eta derrigortasun-datak ezarrita izango dituzte, betiere derrigorrezko indizea eta Euskararen erabilera Normalizatzeko Plana betez.
  • Estatuko Administrazioaren kasuan, erakunde eskatzaileak Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana izango du.
  • 86/1997 Dekretuaren 2. eta 3. artikuluen eragin-eremuan ez dauden zuzenbide pribatuko erakunde publiko eta sozietate publikoen kasuan, zerbitzu-hizkuntzari dagokionez, Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana onartua eta indarrean izango dute.

Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak, eta bestelako ereduak modu elektronikoan izapidetzeko zehaztapenak euskadi.eus-eko www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/bikain-ziurtagiria-eskaera/ helbidean daude eskuragarri.

BIKAIN-Euskararen Kalitate Ziurtagiria eskuratzeko ebaluazioa establezimendu, enpresa edo erakundearen (pribatua zein publikoa) ordezkariak eskatu behar du. Entitate interesdunek bide elektronikoa erabili behar dute prozedurako iza­pide guztiak egiteko, kontsultatzeko eta eskatzeko.

Halaber, eskatzaileei egin beharreko jakinarazpen, komunikazio eta eskabidearen ondoko bestelako izapideak bitarteko berberak erabiliz egingo dira.

Eskaeraren ondorengo izapideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/y22-izapide2/eu/ gunearen bitartez egin beharko dira. 

Eskaera egin ondoren, erakundeek ebalu@zioa.Bik aplikazioa erabili behar dute ebaluazio-prozesuan egin beharreko lanetarako: diagnosia egiteko, entitatea ulertzeko beharrezkoak diren dokumentuak aurkezteko, inkestak betetzeko edo ziurtagiria eskuratzeko. Aplikazioan sartu ahal izateko, entitateek eskaera egiterakoan erabili duten txartela erabili beharko dute.

 

Kanpoko talde ebaluatzaile batek zure erakundea ebaluatuko du, indarguneak eta zer hobetuak identifikatuz, EMEn jasotako adierazle bakoitzaren hedadura, sendotasuna eta garapen-maila neurtuz. Ebaluazioa ez da prozesuaren bukaera; bertatik jasotako informazioak euskararen presentzian, erabileran eta kudeaketan aurrera egiten lagun diezazuke.

Hona hemen pauso nagusiak:

  • Zure erakundeak ebaluazioa eskatu behar du tramitazio telematikoaren bidez www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/bikain-ziurtagiria-eskaera/.
  • Informazio-bilerak egingo dira kanpo-ebaluazioa eskatu duten erakundeekin.
  • Zure eskabidea onartua bada, Idazkaritza Teknikoa zurekin harremanetan jarriko da Aurre-txostena osatzeko. Txosten honek bi zati ditu: erakundearen aurkezpena, eta autodiagnostikoa, eta ebaluatzaileek zure erakundea ebaluatzeko jasoko duten oinarrizko informazioa bilduko du.
  • Erakundeak izendatzen duen ordezkari batek, gutxienez, HPSk antolatutako prestakuntzara joan beharko du, nahitaez, eta ebaluatzaile aritzeko prestasuna ere azaldu beharko du.
  • BIKAIN kudeatzen duen Idazkaritza Teknikoak jakinaraziko dizu zein ebaluatzaile-talde proposatzen duen zuen erakundea ebaluatzeko, eta erakundeak adostasuna emango dio taldeari.
  • Bisita: Talde ebaluatzailea erakundera joango da eskuratutako informazioa osatzera, agendan hitzartutako alderdiak aztertuz eta begiz jotako pertsonak elkarrizketatuz.
  • Erakundeak ebaluatzaileek landutako ebaluazio-txostena jasoko du, lortu duen puntuazioa barne. Puntuazio hori behin betikoa izango da.
  • Kontraste-bilera (aukeran). Erakundeak nahi izanez gero, bilera egin ahal izango du ebaluatzaileekin txostenean adierazitako alderdien gaineko azalpen zabalagorik jasotzeko. Esan bezala, txostenean emandako puntuazioa behin betikoa da.
  • Ziurtagiria jasotzea, hala balegokio. BIKAIN Ziurtagiriaren marka egoki erabiltzeko eskuliburu bat helaraziko zaio erakundeari.

BIKAIN ebaluazioaren fase eta data guztiak kronograman jasotzen dira. Bertan ageri dira bi lan-prozesuak, hots, erakunde eskatzaileei dagokiena eta ebaluatzaileei dagokiena. Eginkizun bakoitzaren parean data bat dago.

Hurrengo ebaluazio-prozesuaren kronograma “Dokumentuak” izeneko erlaitzean duzu