Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ebaluatzaile Kluba

bikainaplikazioa

Ebaluazioak egiteko Ebaluatzaileen Kluba sortu da. Ebaluatzaileen zeregin nagusia erakunde bat ebaluatzea da. Lan hori Idazkaritza Teknikoaren gidaritzapean egingo du, taldea osatzen duten gainontzeko ebaluatzaileekin batera, eta BIKAINeko ebaluazio-parametroei jarraiki. Honako hauek izan daitezke Klubeko ebaluatzaile:

  • Erakundeetako profesionalak, euskararen erabilera sustatzeko ardura-lanpostuak dituztenak.
  • Kudeaketa Aurreratuaren ereduan adituak direnak.
  • Hizkuntza-arloko zerbitzu-enpresetako profesionalak.
  • Hizkuntza-normalkuntzarako teknikariak.
  • Kudeaketa-sistemetako profesionalak.
  • Kanpo-ebaluazioa jaso edo jasotzeko eskabidea egin duten erakundeetako langileak.

Ebaluatzaileen klubeko kide izateko berariaz antolatuko diren prestakuntza-saioetan parte hartzea ezinbestekoa da. Ebaluatzaile Klubeko kide izateko gainontzeko betekizunak, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak onartutako Erreferentziazko Gidan azaltzen dira.

Ebaluatzaile berria bazara, eman izena hurrengo loturatik: https://apps.euskadi.eus/web01-apbikain/eu/ab33aBikainWar/sarbidea

Ebaluatzaile Klubean bazaude, aukeratu ebaluazio-txanda eta prestakuntza saioa hurrengo loturatik: https://apps.euskadi.eus/web01-apbikain/es/ab33aBikainWar/login

Ebaluatzea da euskararen erabilera eta kudeaketarako praktika egokiak ikasteko modurik onena. Hau da BIKAINeko ebaluatzaile izatea eskaintzen dizuna:

  • Euskara-planen esperientziari dagokionez, ikasteko bide berri bat
  • Euskararen kudeaketan aurreratuak diren erakundeen erremintak bertatik bertara ezagutzeko aukera
  • Euskararen erabilera aztertuz, enpresa-kudeaketaren erreminta aurreratuak ezagutzeko aukera
  • Ebaluazio-taldeko kideen artean, jakintza eta eskarmentua elkarri trukatzeko aukera

Ondo ebaluatzea ez da zaila, baina ezta erraza ere, horregatik, ebaluatzaile izateko zenbait baldintza zehaztu dira, bai lan-ibilbideari dagozkionak, bai denbora prestasunari, bai euskara mailari dagozkionak:

  • Bikaineko ebaluatzaile izateko prestakuntza jasotzea, eta maila egokia egiaztatzea (bai jakitez, bai jarreraz): 2 goiz
  • Ebaluazio bat gutxienez egiteko prest egotea (15-40 ordutako dedikazioarekin, erakundearen tamaina eta konplexutasunaren arabera)
  • Ebaluatzaile aritzeko euskara gaitasun nahikoa izatea

Prestakuntza saioko datak Kronograman daude jasota ("Dokumentuak" atalean).

BIKAIN ebaluatzaile Klubean berria bazara, https://apps.euskadi.eus/web01-apbikain/eu/ab33aBikainWar/sarbidea loturatik eman dezakezu izena, kronograman zehaztutako datetan.

Dagoeneko BIKAIN ebaluatzaile Klubean bazaude, hemendik sartu aplikaziora: https://apps.euskadi.eus/web01-apbikain/es/ab33aBikainWar/login