AZTERKOSTA
- 747429933
- aztertu@euskadi.eus
- www.euskadi.eus/aztertu
- AZTERKOSTA 2023 – EGUTEGIA (PDF, 311 KB) ekintza guztiekin
- LAGINKETA (PDF, 306 KB) kostako tarte baten egoera ekologikoa ikertu (materiala eskatu irailaren 11tik aurrera)
- FORMAKUNTZA IRTEERA (PDF, 590 KB) ezagutu gertutik programa eta ikerketarako materialaren erabilera. Bide batez, ingurune natural bat bisitatzeko aukera izango dugu.
- ITSASMINEZ (PDF, 182 KB) txotxongilo ikuskizuna (eskaerak irailaren 18tik urriaren 1era)
- AZTERKOSTA TXIKI (PDF, 135 KB) HH eta LHrako materiala maileguan (eskaerak irailaren 18tik urriaren 1era)
- ERAKUSKETA (PDF, 313 KB) kostaldea eta itsasoaren sekretuak lantzen dituen erakusketa (eskaerak urriaren 2tik 15era)
- LEHIAKETA (PDF, 390 KB) marrazkiak eta argazkiak (Lehiaketaren oinarriak (PDF, 409 KB) irakurri)
AZTERKOSTAren helburua ingurune naturala ezagutaraztea eta pertsonek inguru natural horrekin duten lotura ezartzea da, kostaldeko ekosistema modu aktiboan eta esperimentalean aztertuz.
Horrek zera esan nahi du: parte hartzen duten taldeek eta lagunek kostaldera hurbildu, ongi aztertu eta galdera sorta xume batzuei erantzunez kostako zati horri buruzko informazioa jaso behar dutela. Galdera sorta horietan hondartza, itsasadar zein arroka eremuen ezaugarriak adierazten dira: datu orokorrak, ezaugarri fisiko eta biologikoak, uraren kalitatea, zaborrik dagoen ala ez, eta gizakiaren inpaktuaren inguruko buruzko informazioa.
Bestalde, edozein parte-hartzailek bisitatutako lekuan dagoen problematikari buruzko iritzia emateko ahalegina egiten da (halakorik balego). Era berean, ingurune naturala hobetzeko ideiak proposatzera eta/edo neurri zuzentzaileak eskatzera animatzen da.
AZTERKOSTA kanpaina kostaldeko zati baten ingurumen-egoera ezagutzeko interesa duen pertsona edo talde orori zuzenduta dago.
Parte-hartzaileak bakarkakoak edo talde antolatuak izan daitezke, hala nola ikastetxeak, aisialdiko taldeak, elkarte ekologistak, kirol-kolektiboak, etab.
Era berean, lehenbiziko hezkuntza-etapetarako jarduera espezifikoak daude, hala nola Itsasminez txotxongiloak edo Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako lehen ziklorako zuzenduta dauden AZTERKOSTA TXIKI materialak.
AZTERKOSTA kanpaina udazkenean egiten da (irailetik abendura), baina interesa duten pertsonek edo taldeek urteko edozein datetan egin ditzakete kontsultak.
Azken aldaketako data: